Nazio Garapenerako Biltzarraren mintegiak, laster beste 13 herritan
BILBO
Euskal Herria nazio gisa aitortzeko bidean Nazio Garapenerako Biltzarrak abiatutako mintegi sortak aurrera jarraituko du. Alegia, topaketa horien lehendabiziko txandan Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Baigorri, Donostia eta Maule izan bazituzten elkargune, maiatzaren erdialdetik eta uda bitarte, honako hauek hautatu dituzte hitzorduetarako: Zarautz, Bergara, Getxo, Hazparne, Gernika, Laudio, Atharratze, Altsasu, Baiona, Barakaldo, Hendaia, Santutxu, Tafalla eta Tolosa.Ekimenaren xede nagusia Nazio Garapenerako Biltzarraren eta Nazio Eztabaida Gunearen lanaren berri ematea da. Hala, Euskal Herria eraikitze bidean parte-hartzaile izatearen garrantzia nabarmendu nahi dute, konpromiso eta lan zehatzak hartzearen garrantziaz ere ahaztu gabe. Areago, azaldu zutenez, herritarrekin hartu-emana a-biatu eta sendotzea ere bilatzen dute, informazioa elkar- trukatzeko, herritarren iritzi, aholku, kezka nahiz ekarpenak jasotzeko, eta «etorkizunean Euskal Herrirako estrategikoak diren egitasmoak gauzatzeko» sor daitezkeen lanak egiteko prest diren herritarren zerrenda osatzea ere lortu nahi dute.
«Herritarren ahotsa adituz» «Gure asmoa ahalik eta herritar gehien biltzea da, gure herriarekiko konpromisoa berritu eta gure ahaleginak eta lana egitasmo orokor eta estrategikotan inbertitzeko bidean jartzeko», nabarmendu zuten arduradunek.
Hain zuzen ere, bide horretan izango dira sozializaziorako mintegiak, eta helburu nagusi izango dute «zalantzak argitu eta ekarpenak jasoz, herritarren ahotsa aditzea».Horiek hala, Nazio Garapenerako Biltzarrak azaldu zuen, harremanakeztabaidagunea.org orriaren bitartez, haiekin harremanetan jartzerik badutela herritarrek. Mintegiak norbere herrian uda aurretik antolatzeko interesa dutenek horren bitartez izango dute ekimenaren nondik norakoen informazioa.
|