GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-03
AEBei egotzi diete Palestinara laguntza eramatea oztopatzea
Bi poliziakide hilda eta beste zazpi zaurituta utzi ditu atzo Gazako iparraldean izan zen leherketa batek. Ez dago argi zerk eragin zuen leherketa, Kasam kohete batek ala Israelek jaurtitako misil batek. Bestalde, Ismail Haniyeh lehen ministroak alde batetik eta Mahmud Abbas presidenteak, bestetik, palestinarrek jasaten duten zigor kolektiboa salatu dute.

GAZA

PAN Palestinar Aginte Nazionaleko segurtasun indarrek Jabalian duten kuartelean izan zen leherketa. Iturri batzuek esan zuten palestinar milizianoen Kasam kohete batek bete-betean harrapatu zuela eraikina. Baina, beste bertsio bat ere plazaratu zen atzo: suntsitutako eraikinean gordetzen zituztela Israelek jaurtitako misilak, lehertzen ez direnean, jakina. Bertsio horren arabera, segurtasun indarrek bertan edukitzen zituzten misilak, indargabetzera beste leku batera eraman arte.

Edonola ere, maiatza gaizki hasi zaie Zisjordania, Gaza eta Jerusalemgo palestinarrei, apirila bukatu bezain gaizki, atzoko bi hildakoei bezperan Tulkarem hirian hil zuten emakumea erantsi behar zaie-eta. Apirilean gutxienez 35 palestinar hil zituzten israeldarrek, eta okupazioaren aurkako iturriek jakinarazi dutenez, egunean hamar pertsona hilda edo elbarrituta uzten dituzte: bizirik ateratzen direnak sekulako zama bihurtzen dira bestela ere arazoak eta premia besterik ez dituen gizartearentzat.

Egoera horretan sekulako garrantzia dauka Mendebaldeko estatuek Palestinako Gobernuari laguntzarik ez emateko erabakiak. Hamaseko ministroek makina bat ahalegin egin dituzte dirua beste nonbaitetik eskuratzeko. Baina, dirua lortuta ere, ezin dute behar den lekura eraman. Ismail Haniyeh lehen ministroak horixe salatu zuen atzo: «Ahaleginak sumatu ditugu, agian estatubatuar administrazioarenak, guk abian jarritako bide guztiak bertan behera uzteko. Horrek argi erakusten du laguntzen auzia erabiltzen ari direla Palestinako Gobernua estutu eta eurek nahi dutena egin dezan. Herria kaltetzeko erabiltzen dute dirua».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Preocupación esclarecedora
Euskal Herria
Ezker Abertzalea alerta que las escuchas a EHAK pueden alcanzar al Parlamento
Euskal Herria
Un seminario analizará en Atenas el conflicto vasco
Jendartea
Cada año mueren en el mundo 5,6 millones de niñas y niños a causa de la desnutrición
Kirolak
Euskaltel renueva su compromiso hasta 2008
Mundua
La UE responde con advertencias al decreto nacionalizador de Bolivia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea