L arunbat eta igandearen arteko gauean hil zen Pauline Larre istripu baskular baten ondorioz bere familiak inguratuta. 83 urteko dama honek bizi gogorra izan zuen, baina horretaz pleñitu beharrean tolerantzia mezua zabaltzen saiatu zen, bere alaba Pauline Larrek esan zuen bezala: «amak beti esaten zuen barkatu behar dela baina ez dela ahantzi behar».
Ideia horri atxikita 1972an Donibane Lohizunera bizitzera etorri zenetik ezkertiar mugimenduetan ibili zen eta Nazismoaren garaian Alemanian egin ziren zarrazkerien berri izan nahi zutenei informazioa ematen aritu zen. Gaztelera, frantsesa bezala ongi menperatzen zituen Pauline Larrek eta Euskal Herri osoko eskola eta komunikabideetan aritu izan zen bere historioa kontatzen, argi uzten zuen beti ez zirela juduak bakarrik konzentrazio zelaietan preso zeuden pertsonak, homosexualak eta gutxiengo talde kulturaletako pertsonak besteak beste ere zelai horietan egotera kondenatu zituztela.
2000. urtean Akineko Santo Tomas lizeoarekin Auschwitzera joan zen, oso esperientzia gogorra izan zen familia guztia galdu zuen tokira buletatzea. -
Idoia ERASO