GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-03
Ikas-Bik 20 urteak ospatuko ditu igandeko besta handian
Urtero bezala, Ikas-Bik, eskola publiko elebidunen gurasoen elkarteak, besta ospatuko du. Donibane Lohizuneko Dukotenia enparantzan izango da maiatzaren 7an. Elkarteak 20. urteurrena ospatzen du urte honetan, eta jende guztia gonbidatu nahi du berekin urte guzti hauetan izandako lorpenak partekatzera.

DONIBANE LOHIZUNE

Ikas-Biko presidente Thierry Delobelek nabarmendu bezala, hogei urte ospatzea beti da jazoera garrantzitsua. Aldi berean, gizartea eskertu zuen Hezkuntza Publikoan euskarazko irakaskuntzak bere tokia izan dezan jaso duten sostenguagatik. Azken bi hamarkada hauetan ikasleen gurasoek eta irakasleek oztopo anitz gainditu behar izan dituzte. Nabarmendu nahi izan zuen belaunaldi gazteek euskara ikasteko aukera izan dezaten une erabakigarrian gaudela. Ikas-Bi elkarteak adierazi zuen gaur egun euskararen aldeko engaiamendua Hezkuntza Nazionalean, elkarteetan eta Euskararen Bulego Publikoan sostenga daitekeela.

Goizeko hamaiketatik eta arratsaldeko seiak arte Donibane Lohizune erdialdean dagoen Dukotenia enparantzan hainbat ekitaldi ikusi ahal izango dira Ipar eta Hego Euskal Herriko ikasleen eskutik. Baina ez da hori dena izango, tailerrak ere izango baitira gaztetxoek tintatu, mozorrotu eta gauzak sortu ahal izateko. Gaztelu puzgarriak, pailazoak eta euskaraokearekin ere jostatu ahal izango dira bestara joaten diren guztiak.

Denen partaidetza sustatzen duen besta horretan antzerki musikala eta ikusgarriak izango dira egun guztian zehar. Hamabiak laurden gutxitan Donostiako Zuhaizti taldeak Zinta dantza, Neskatxena eta beste hainbat dantza egingo ditu. Tamala taldeak musika afrikarra joko du eguerdi aldera, eta ordu bietatik aurrera Donapaleu, Sara, Donibane Lohizune, Baiona, Senpere, Bidarrai, Hiriburu, Luhusoa, Hendaia, Biarritz eta Larresoroko eskoletako gaztetxoek prestatutako ikusgarriak izango dira protagonista.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Preocupación esclarecedora
Euskal Herria
Ezker Abertzalea alerta que las escuchas a EHAK pueden alcanzar al Parlamento
Euskal Herria
Un seminario analizará en Atenas el conflicto vasco
Jendartea
Cada año mueren en el mundo 5,6 millones de niñas y niños a causa de la desnutrición
Kirolak
Euskaltel renueva su compromiso hasta 2008
Mundua
La UE responde con advertencias al decreto nacionalizador de Bolivia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea