GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-05-03
- Uda
Zenbait lehiaketak badituzte jadanik datak

DONOSTIA

Gipuzkoako Federazioa izan da aurten txapelketen egutegia plazaratzen lehenengoa. Gipuzkoarrek jadanik eman baitituzte ezagutzera herrialde horretan jokatuko diren lehiaketen lekuak eta datak.

Aizkoran, Lehen Mailako finala uztailaren 2an jokatuko da Leburun. Olasagasti, Peñagarikano, Txapartegi, Mugertza eta Esnaola izango dira. Bigarren Mailan, lehenengo bi kanporaketa jokatuko dira. Maiatzaren 28an, Legorretan, Aierbe II.a, Etxeberria, Lasa, Mugertza II.a, Otaegi, Telletxea eta Ugarteburu izango dira. Ekainaren 4an, Beasainen, Elorriaga, Esnaola, Mugertza III.a, Mujika, Arria V.a, Otaño eta Zubizarreta arituko dira. Multzo bakoitzeko estreinako hirurek finala uztailaren 31n, Loiolan, Donostian jokatuko dute.

Bestetik, maiatzaren 28an Legorretan txingen finala ere jokatuko da. Ekainaren 4an, Orga joko Txapelketa ere izango da Beasainen.

Usurbilen, uztailaren 1ean, lokotx-biltze eta zaku lasterketako finalak jokatuko dira. Horietan parte hartzeko maiatzaren 31rako eman behar da izena. Egun berean eta leku berean Harri Txikien Txapelketa ere jokatuko da, eta maiatzaren 31rako eman behar da izena. 125eko zilindro berria, 112,5eko kubikoa eta 100eko bola erabiliko dituzte, eta bakoitzarekin hiru minutuko txandak izango dira.

Azkenik, uztailaren 26an, Astigarragan, Lasto-altxatze, Ingude eta Trontza txapelketak jokatuko dira. Estreinako bi lehiaketetarako ekainaren 23ra bitarte eman ahalko da izena, eta trontzarako, berriz, maiatzaren 20rako.

Urrezko Aizkora

Urrezko Aizkoran, 23 urtez azpikoen lehiaketako bigarren saioa izan zen herenegun Estibalitzen. Mugertza II.ak inongo arazorik gabe menderatu zuen Amillano. Lan guztietan oso erraz gailendu zen mutrikuarra. Egin beharreko guztiak egiten, 13 minutu eta 2 segundo behar izan zituen Mugertza II.ak, eta 17 minutu eta 2 segundo Amillanok. Bigarren Mailako harri-jasotzaileen bigarren jardunaldia bertan behera geratu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Preocupación esclarecedora
Euskal Herria
Ezker Abertzalea alerta que las escuchas a EHAK pueden alcanzar al Parlamento
Euskal Herria
Un seminario analizará en Atenas el conflicto vasco
Jendartea
Cada año mueren en el mundo 5,6 millones de niñas y niños a causa de la desnutrición
Kirolak
Euskaltel renueva su compromiso hasta 2008
Mundua
La UE responde con advertencias al decreto nacionalizador de Bolivia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea