GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-05-14
Julen Murgoitio
Zapatak

Hemengo gatazkaren konponbidea benetan noiz gauzatzen hasiko jaungoikoak berak ere ez daki. Bazirudien uda baino lehenago eratuko zela zorioneko mahai politikoa, baina azkenean beste traba bat atera da, eta, itxura batean, tamainako traba izanda, saihestezina, trabatan trabena, mahaiarenak itxaron beharko du aurretik trabarena konpondu arte. Zer traba? Futbol-ligako amaierako egutegiarena. Hori bai kristo sortu dutena! Ez dakit katalanek noiz aurkitu duten astia euren egutegian hirukotea bikote bilakatzea erabakitzeko. Euskal Herrian horretarako astirik ere ez digu utzi ligako egutegiaren zurrunbiloak, eta hirukotea hirukote izaten segitzen du, bikotez bikote osatutako hirukotea bada ere. Tira ba, ligako egutegiaren kontu hori mahai batean konpontzen badute sikiera, arrazoi gehiago gure egutegi politikoaren arazoa ere beste mahai batean konpontzeko. Baina gurea ez da hain erraza, ez. Oztopo izan litekeen bat gainditu eta bidea libre dagoela dirudienean dzast! beste oztopo bat bide erdian! eta gero traba! Ama, ama! Jakin bagenekien oztopo-lasterketa izango zela konponbidea baina demontre! perretxikoak baino arinago azaltzen dira horiek bidean, euri zein eguzki, eta gainera betiko euliak inguruan. Momentuz atsedenerako aitzakia aurkitu dute ligako horretan, eta hori gaindituta dagoela berifikazio kontura bueltatuko dute, denbora luzean, hurrengo urteko ligaren amaierak zer berri dakarren ikusi arte, seguruenik.

Berifikazioa diote; egiaztatu esateko, baina euren dialekto politikoan. Eta horra, lehengo egunean, autopistatik nindoala ordain-lekura heldu eta dirua biltzen nengoela hara zer irakurri nuen aurreko kartel batean: verifiez le change. Beste hainbat hizkuntzatan ere zegoen idatzita mezu bera, baina frantsesekoak erakarri zuen arinen nire begirada. Demontre! pentsatu nuen, hemen ere verifier?, modan gero! Ba modan modakoa bada moda, nik ere nahi dut verifier, herriko leloena ez izateko behintzat! Eroski batera noan hurrengoan, arrandegira hurbildu, antxoa kilo bi eskatu eta ordaintzeko momentuan zera esango dut: «momentuz ez dut ordainduko, bada-ezpada, horren aurretik berifikatu behar dut antxoa hauek Kantaurikoak direla, eta hori egiaztatzen didan txostena jasotzen dudanean orduantxe bai, etorri eta ordaindu egingo dut. Ba horixe egingo dut, jo eta ke verifier arte». Eta ordaintzeko ere, pentsatu behar dut zelan ordaindu. Diruz? lar tradizionala da hori. Baliteke seiluz pagatzea. Izan ere, lehengoan seiluek duten balioaz entzutean aitaren batean utzi nuen etxea hankaz gora, atzekoz aurrera. Gogora ekarri nuen une horretan, nonbait banuela etxean seilu bi aspaldian gordeta, erregerena bata, eta hori errege egin zuen aurreko harena bestea. Eta aurkitu nahi izan nituen, negozioa egingo nuelakoan. Bai zera! aurkitu bai, baina zelan demontre salduko ditut nik seilu horiek ezinezkoa izan badut aurpegi horietatik zapataren arrastoa garbitzea! Ezin! Inolaz ere, ezin. Haiexek zapatak ordukoak! Eta haiexek zolak gero! Baina tira, hobeto pentsatuta diruz pagatuko dut, egiaztatutakoan jakina. Eta seiluok zakarrontzira. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea