Vichy-ra itzultzea?
Maiatzaren 2an, Vichy-ko erronda frantziar Estatuko lehendakaritza hauteskundeen aitzinetiko gisa hasi zen: gaur egun inmigrazio hautatua deitzen diote. Zein itsuskeria mailatik gora galtzen du zuzenbide Estatu batek demokrazia estatutua? Zenbat gizon, emazte eta haurren hilotzak aurkitu beharko dira gure kontzientziak merkatu kapitalistaren izenean gertatzen diren deportazioak uler ditzan? Zenbat lege bozkatu beharko dira frantses Estatuaren grina agerian uzteko? Inmigratuentzako presondegi eta zigor bereziak, inmigratu funtzio bereziak, familien eskubi- deen kolokan ezartzea, biltze familiarretik hiritartasuna arte. Inmigrazio identitatearen kontzeptu jarria, irauten duena eta besteekiko eskubideen aldekatuz, ataka bilakatzen duena. Errefuxiatu estatutu prekarioen kolokan ezartzea eta paperak ukateko baldintzen gogortzea, bizitzeko edo lan egiteko. Hiritartasun, Estatu-nazio eta eskubide sujeten arteko gure mendeko egi guztien kontrako jarrera. Zentralismo bortitzenaren garaipena da, asimilazioa bera kolokan ezartzen duena. Mugimendu independentista baten kide garen unetik, egiazko demokrata guztiekin jardun behar dugu, aliantzak egiteko, beltxargaren kantuak bilaka ditzaten. Sarkozyk, etorkizunerako kargu hartzea prestatzeko, eskuin muturretik hasita, mota honetako desbideratzeak lagundu dituen real politikaren ezkertiar batzuk arte xarma ditzan ez du nehor harritzen. Bazterauzoen oldartzea eta inmigrazioaren arteko konfusioa egoteak ez du nehor harritzen. Nolanahi ere, Frantziako inmigrazioak, bere historia kolonialaren eta faxismora 1920tik 45era lerrokatu urteen oinordekotza du ordezkatzen. 80ko hamarkadan batzuek erailketa arrazistak aldarrikatzen zituzten, benetton kultura bisean bis ezarri zitzaien, baina jadanik benetako erantzunak bazterauzoetatik etorri ziren, baztertuen eremu politikoetatik: gerla kapitalista galdu duten europar herrietako biztanleengandik, XX. eta XXI. mendeetako gerla sozialen galtzaileengandik. Lur ez emankorretatik ihesi etorri diren jende horiek, gerla ekonomiko eta sozial mundial baten petzeroak dira. Alternatibak proposatu behar dira, autodeterminazio eskubidearekin bat egiten dutenak, nazioen eraikuntzak jendeen errespetuan oinarrituz, bereizketarik gabe. Sarkozy, Europan eta munduan pobreen kontra dagoen ofentsibaren ispilua da. Gure auzo, lagun, adiskide, klasekide izanen dira lege horien lehen biktimak, hori ez dugu ahantziko. Gure senide eta lagun preso maiz izan dituz- te zeldakide. Prekarietatearen bidelagun ditugu.
Nathalie Vallés - Batasuneko Migrazioak komisioaren kidea
A Mariano, amigo de los presos de Euskal Herria
Mariano, que en sus “Fábulas del entretiempo” se llamaba Cuervo Ingenuo (¿recordáis lo de Krahe con lo del PSOE y la OTAN?), hubiese enviado esta Fábula 345 a todos los presos vascos. La tregua es un tiempo para la tensa escucha: «A un gorrioncillo cristiano fervoroso le acometió un día una revelación celestial, que le instaba a oponerse a ‘toda violencia viniera de donde viniera’ y dedicó toda su vida a eso, recibiendo las alabanzas y bendiciones de las autoridades espirituales, civiles y militares. Y cuando, ya mayor, le dio por hacer balance de su vida, le parecía que como la violencia del mundo es muchísima, no se había opuesto a toda violencia, sino sólo a parte de la violencia y, en concreto, a la parte chiquitita de la violencia que venía de abajo (o sea, la dulce violencia de lo oprimidos) y nunca jamás se había opuesto a la enorme parte de violencia que venía de arriba (o sea, a la desalmada violencia de los opresores y de sus estados, que, por la fuerza de la costumbre, ni se nota, ni parece violencia, sino preocupación paternal por la felicidad y tranquilidad de todos, aunque se pasee por las calles cargada de porras, pistolones, escopetas, tanques y misiles); e incluso tenía que reconocer que, con frecuencia, se había opuesto a la violencia, que venía de abajo, con bastante violencia». A Cuervo Ingenuo se le arrebató la vida hace diez años. En este X Aniversario lanzamos esta Fábula, ahora que los malos de siempre han dado una tregua y podemos percibir mejor la andadura de los buenos de siempre y sus atosigantes proclamas pacifistas. El estado burgués sigue machacando a todo el que se opone a su dominación. Y los gobiernos de estos estados capitalistas no pueden ser neutrales. Y les resultará casi imposible actuar democráticamente, si el contrapoder popular no emerge con fuerza y pone en pie sus propias defensas democráticas. No olvidemos que democracia suena a poder popular. Cuervo Ingenuo estaría ya alerta, estudiando al enemigo capitalista, y acompañando y empujando desde las barricadas a esa ascendente marea de desafío popular. ETA ha puesto encima de la mesa su apuesta, pero la lucha de clases continúa y habrá que pelear como nunca para que la correlación de fuerzas nos sea favorable. Los poderes económico-financieros y sus voceros seguirán poniéndole precio a la libertad y a las igualdades democráticas. Mariano-Cuervo Ingenuo os envía otra vez un saludo dulce y cariñoso a todas y todos los presos políticos vascos y os convoca a bailar libremente ante las cárceles, adonde él acudirá otra vez con su vespa color butano y el dulce sonido de su armónica.
Isidoro Galán - Cartagena
Desmilitariza dezagun gure herria
Iritsi da errenta aitorpena egiteko unea. Eta aurten ere talde antimilitaristek gastu militarrei Objekzio Fiskala (OF) egiteko gonbidapena egin dute. Asaldagarria eta lotsagarria da ikustea zenbat diru eta nola xahutzen duten gastu militarretan. Ez gara kontziente Estatu espainoleko 2005eko aurrekontuen %14rekin, hau da, gastu militarretan gastatzen denarekin, ia Afrika osoko gosetea amaitzea legokeela. Autonomia Erkidegoan, urtean 120.000 pezeta ordaintzen du pertsona bakoitzak gastu militarretarako. Hiru herrialdeen artean 1.500 milioi euro urtean. Kopuru horretatik herena, hau da, 500 milioi euro, polizia ezberdinen kostuak dira. Beste era batera esanda, egunean 700 milioi pezeta erabiltzen dira Defentsarako. Desobedientzia zibilaren bitartez, errentatik ejerzitoei ordaintzeko erabiltzen den zati bat kendu egiten da eta herriko edo atzerriko talde eragile ezberdinei laguntzeko bidera daiteke diru hori (bakea, presoak, pobrezia, solidaritatea eta abar luze bat). Euskal herriko gaztediak erakutsi zuen intsumisio garaian, eta erakusten du ejerzitoenganako daukan ezinikusia, baina une politiko hauetan errenta egiten dutenen parte-hartzea ezinbestekoa da gure herri hau desmilitarizatu nahi bada. Ahaztu gabe baita, gazteen, ikasleen, etxekoandreen, agureen eta langabezian dauden pertsonen aportazioa ere oso garrantzizkoa eta baliotsua izango dela Euskal herria betiko bake bidean sartu nahi bada. Erakundeei ematen zaien diruaren zati batekin zer egin erabakitzeko eta norbere iritzia jakinarazteko, urtero eskaintzen den aukera bakarra da objekzio fiskala. Desobedientzia zibilak eskaintzen duen erre- minta bat da. Ekintza sinbolikoa da gastu militarretara doan zati txiki bat hartzen delako, eta eraginkorra da, desbideratzen den dirua premia larriagoak dituztenetara doalako. Eta bide batez lege bidegabeko bat hausten da era publiko, kolektibo, baketsu eta kontziente batean. Argi dago militarrak ez direla euren borondatez joango hemendik. Adierazi egin beharko zaie argi eta garbi, modu baketsuan beti ere, ez ditugula behar. Ez dugula haien «Defentsa» erasokor, garesti, matxista, autoritario, hierarkizatu eta alferrikakoan sinesten. Animatu gura genuke Ibarretxe, Estatuari kupoaren bidez desobedientzia zibil eta instituzional bati ekitera, herritarren Objekzio Fiskala estatuari kupotik kenduz, herritarron hitza eta erabakia errespetatzearen alde eginez eta gure nahia asetze aldera. Desobedientzia ekintza hau, sare batekin konpara daiteke, non norberaren ekimena sarearen korapilo bat izango litzatekeen; korapilo asko elkarren ondoan jartzen direnean sare indartsu eta malgua sortzen da. Uste duguna baino ahalmen handiagoa duena. Gero eta gehiago izango garen esperantzarekin.
Andoni Ibarguren - Aralarkidea (Zarautz)
|