Petrolio kontsumoaren aurreikuspena murriztu dute
Nazioarteko Energia Agentziak (EAI) beherantz ikusi ditu petrolio kontsumoaren gaineko aurreikuspenak. Esan duenez, munduan 84,8 milioi upel eskatuko dira eguneko, hau da, 180.000 upel gutxiago egunean, apirilean emandako zenbakiarekin alderatuz.
PARIS
Upelaren prezio altuak kontsumoan duen eragina eta eguraldi epela dira Nazioarteko Energia Agentziak aurten munduan izango den petrolio kontsumo aurreikuspenak murrizteko izan dituen arrazoiak. Adierazi duenez, batez besteko eskaera 84,8 milioi upel eguneko izango da. Iaz izandakoa baino 1,25 milioi upel gehiago dira, baina apirilean esandakoa baino 180.000 upel gutxiago egunean.Ameriketako Estatu Batuak dira, berriro ere, petrolioa gehien kontsumituko dutenak, eta eskaera %0,9 igoko da; Europan, berriz, %0,2 eta Japonian, Hegoaldeko Korean, Australian eta Zeelanda Berrian, %0,4. Txinan eta Ekialde Ertainean %5,3 igoko da.
|