GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-14
Sarkozyk alde egin ez, baina presioa areagotu du
Nicolas Sarkozy Barne ministro frantsesak karguan jarraitzeko asmoa agertu du, baina bide batez Jacques Chirac presidentearen eta Dominique de Villepin lehen ministroaren aurka presioa areagotu du, «Clearstream kasuaren» inguruan «egia» exijituz eta bere burua biktima bezala agertuz. Bitartean, kasuaren sokak korapilatzen jarraitzen du.

PARIS

Nicolas Sarkozy UMP taldeko presidenteak bere alderdi-kideen aurrean egin duen agerraldian ezeztatu egin ditu kargua utziko zuelako zurrumurruak.

«Gobernuaren barruan lanean jarraituko dut, frantsesen segurtasunaren alde», esan du Barne ministroak. «Kargua uztearen ondorengo krisialdi politikoak ezkerrari eta alderdi erradikalei mesede egingo zielako», gaineratu du. «Bihotzak eskatzen didana badakit, baita ere buruak agintzen didana», esan du, kargua uzteko asmotan egon dela onartu zuen.

UMPko hainbat goi karguk Gobernua uzteko eskatu diote azken egunetan Sarkozyri. Udazkeneko auzo txiroen matxinadak eta gazteentzako kontratu berriaren auziak kolokan utzi dute De Villepinen Exekutiboa. Bertan jarraituz gero, Clearstream kasuaren zipriztinek bustiko omen dutela uste dute Sarkozyren jarraitzaileek.

Jakinaren gainean

Sarkozyk berak ezetz dioen arren, Clearstream kasuaren berri bazuela salatu du PSren oposizioak (sozialdemokratak).

Barne ministroak, ordea, bere burua biktima bezala agertzen jarraitzen du. Alderdi-kideen aurrean «egia osoa» exijitu du; «Errepublikak auziaren muineraino egin dezan eta konpiratzaileak eta faltsutzaileak bazter ditzan».

Errepublikako bazter guztiak ukitu ditu dagoeneko Clearstream auziak. Atzo bertan, Chiracen Kabineteko zuzendari ohi baten etxea miatu zuen Poliziak, François Heilbronnerrena. Oraingoz azken miaketa.

De Villepinen aurkako zentsura mozioa

Alderdi Sozialistak (PS) De Villepin lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du asteartean, karguan urtea oraindik bete ez duenean hirugarrena. Lasaitasuna adierazten saiatzen ari da lehen ministroa, eta bere atzetik dabiltzan argazkilariei muskuiluak ematen dutela esan die. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea