GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-14
Bilboko Alde Zaharreko etxe bat okupatu dute
·Gaztetxeak auzoko gizartea eta hiri berregituratzerako bidea izan nahi du

Bilboko Alde Zaharreko gazte asanbladako kideek etxe bat okupatu zuten. Euren esanetan, oinarrizkoa da euren erabakiak hartzeko aukera ematen dien lokal autogestionatu bat izatea. Hala ere, proiektu ireki eta zabala izan nahi du, auzoaren arazoak erdigune izango dituena.

BILBO

Atzoz geroztik, etxebizitza huts bat gutxiago dago Bilboko Alde Zaharrean, auzoko gazte asanbladako kideek etxe bat okupatu baitzuten goizean.

Azken hilabeteetan, auzoko gazteek eta gizarte mugimenduek gaztetxe baten aldeko sentsibilizazio kanpaina egin dute, izan ere, euren ustez, beharrezkoa da gazteek egin eta eurentzako izango den eremu bat izatea. «Benetan gazteontzako izango den eremu liberatu bat, non guk geuk hartuko ditugun erabakiak gure irizpide eta oinarrien arabera», adierazi zuten. Hain justu gazteek azken boladan Alde Zaharrean izandako aldaketak gaitzetsi zituzten. Euren esanetan, «instituzioen guztizko konplizitatearekin eraikitzaile handi eta eraikuntza-enpresen egitasmo espekulatzaileek aurrera egin dute».

Hori horrela, Alde Zaharra bizitza soziala posible egiteko beharrezkoak diren azpiegitura gabe utzi dutela salatu zuten. «Instituzioek ezer gutxi eskaintzen digute, eta arazo guzti hauen aurrean eta eskuak garbitzen dituzten iruzur hutsak diren La Bolsa bezalako gizabidezko zentroak ezarriz», salatu zuten, horien gainean auzotarrek iritzirik emateko aukerarik ez dutela gaineratzearekin batera. «Auzokideak, beraz, bezero bilakatzen gara eraikin horietan», kexatu ziren.

Era berean, auzoan etxebizitzaren inguruan dagoen auzia ere kaleratu zuten. «Egoera larrituz doa, izan ere, egun 1023 etxe eta lokal hutsik aurkitzen dira Alde Zaharrean, eta administrazio erakundeek beste alde batera begiratzen dute».

Borroka ugari da aurretik

Hala ere, Bilboko Alde Zaharreko gazte asanbladak adierari zuenez, gaztetxea ez da helburu hutsa; «auzoko gizartea eta hiri berregituratzerako beste bide bat izan nahi baitu». Horrela, besteren artean, espekulazioaren, kontsumismoaren, gazteen arteko komunikazio ezaren, konformismoaren eta langabeziaren kontra borrokatuko dutela adierazi zuten.

Jakinarazi zutenez, auzoak berak eta bertako auzokideek dituzten beharrak asetzeko sorturiko gunea izan nahi du. «Guztion parte-hartzea bultzatuko duen proiektu ireki eta zabala osatu nahi da non gazteek euren hautabideak aurkeztuko dituzten eta auzoaren benetako beharrez mintzatuko garen auzoarentzat lan eginez», azaldu zuten. Alde horretatik, auzoko pertsona zein talde edo elkarte orori dei egin zioten proiektuan parte har dezaten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea