GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-14
Gerontologikoaren aldeko manifestazioa deitu dute 27an Tolosan

TOLOSA

Behin «azpiko lana» egina dagoela iritzirik, ekintzetara pasatu beharra dagoela adierazi zuten atzo Tolosako Gerontologikoaren aldeko plataformako kideek. Hori dela-eta, manifestaziora deitu zuten Tolosan datorren maiatzaren 27rako, eta bertan, adinekoentzako egoitza berri baten beharra aldarrikatuko dute.

Urtebetetik gora lanean daraman ­lehendabizi Tolosako gerontologikoaren eraisketa ekiditeko saiatzen, eta handik aurrera egoitza berri baten beharra aldarrikatzen­ herri plataforma horrek atzo goizean eman zuen prentsaurrekoan manifestazioaren eta beste zenbait ekimenen berri eman zuen. Horien artean, datorren larunbatean Tolosan bertan eta herritarrei zuzenduta jarriko dituzten mahai informatiboen berri eman zuten. Horrela, jendeak Tolosaldeko hainbat biztanleri eragiten dion auziaren berri izan dezala lortu nahi dutela adierazi zuten plataformako kideek.

Mahai horiekin batera, gerontologiko berri baten aldeko sinadura bilketarekin jarraituko dutela aurreratu dute, nahiz eta dagoeneko 3.000tik gora lortu, ahalik eta gehien lortzeko helburua baitute. Bilketa hori duela ia lau hilabete hasi zuten, bai Tolosan eta bai inguruko beste hainbat herri eta auzotan ere.

Azken lau hilabeteetan, baina, aurrerapauso gehiago ere eman ditu plataformak, kideek eurek adierazi zutenez: dendetan txartel informatiboak ezarri zituzten, herritarrengana iristeko kamiseta eta banderolak saldu dituzte, Udaleko alderdiekin ­EAJ salbu eta Tolosa Bizirik plataforma barne­ lan mahai bat osatu eta oinarrizko dokumentu bat osatu dute, Gipuzkoako Batzar Nagusietan hitza hartzeko eskaria aurkeztu zuten ­EAJ eta EAren eraginez baztertua izan zena­, eta abar.

Plataformako kideen arabera, arazoa herritar eta auzokideen artean ahoz aho ibiltzea lortu dute, «azpiko lana» egin dute, eta orain, «indarra erakusteko garaia» da.

Haien esanetan, udal ordezkari, batzarkide eta ia eragile guztiek onartu dute Tolosan 87 plaza behar direla, baina hurrengo pausoa ematea falta zaie. Arazo hori kaleratzeko asmoz, datorren maiatzaren 27ko 12.00etan triangulotik irtengo den manifestazioan parte hartzera dei egin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea