Ekimen ugari Bergaran, Azpeitian eta Oiartzunen
BERGARA
Presoen eskubideen defentsan aritzeko Jorratzen plataforma osatu dute Bergaran. «Gatazkari buruz dituzun iritziak iritzi, ezin dituzu begiak itxi espetxeetan gertatzen ari diren bidegabekerien aurrean. Fede oneko pertsona guztiek egoera honen bukaera aldarrikatu behar dugula uste dugu. Justizian, elkartasunean eta pertsonen duintasunean sinisten dugunok ezin ditugu begiak itxi oinarrizko eskubideen urraketaren aurrean», adierazi zuten plataforma hau aditzera emateko atzo egin zuten agerraldian.Azpeitian datorren larunbatean ospatuko den VI. Elkartasun Eguna aurkeztu zuten. Udalak ez duela esku hartuko eta «laguntza tekniko nahiz diru-laguntza ematea mugatuko» dela nabarmendu zuten. Elkartasun krosa, herri kirolak, bazkaria, gaztetxoen gunea, sokamuturra, manifestazio isila eta kontzertuak egongo dira. Oiartzunen, Ander Errandoneak 20 urte preso betetzen dituela-eta hainbat ekimen antolatu dituzte. Bihar, esaterako, elkarretaratzea egongo da 20.00etan.
|