Presoen aldeko mobilizazioa gizartean
Juanjo Rego eta Txomin Troitiñoren egoera salatu dute eta askatzeko eskatu
Juanjo Rego eta Txomin Troitiño preso politikoen egoera salatu eta askatzeko eskatu zuten senide eta auzokideek. Regoren osasuna larria izan arren, 92. artikulua eta zigorraren etetea ukatu dizkiotela nabarmendu zuten. Troitiñok, berriz, maiatzaren 5etik kalean egon behar luke 19 urte preso egon ostean. Legearen interpretazio aldaketarekin beste 11 urte egin beharko ditu preso. Beren eskubideen alde giza katea antolatu dute hilaren 27an Intxaurrondon.
DONOSTIA
Txomin Troitiño eta Juanjo Regoren egoeraz ohartarazi zuten atzo Donostiako Intxaurrondo auzoko bizilagunek. Haiekin batera, bi presoen senideak egon ziren; Troitiñoren ama (Salvadora Arranz) eta semea, eta Regoren emaztea (Mariluz Sebastian) eta koinata (Benantzio Sebastian). Eskubide urraketak salatzearekin batera, biek aske egon behar luketela nabarmendu zuen. Izan ere, Troitiñok kaleratzeko data maiatzaren 5ean zuen eta Regok, aldiz, hainbat gaitz sendaezin ditu. «Diabetikoa da, iaz bi tronbosi izan zituen, bata buruan eta bestea hankan, begi batetik ez du deus ikusten eta entzumen arazoak ere baditu. Duela bi aste anemia eduki zuen. Nahiz eta elikadura berezia behar, ez diote uzten ekonomatoan erosketarik egiten ezta konfiantzazkomedikuaren bisitarik izaten ere. Kartzelan ere hepatitisa izan zuen berak jakin gabe, ez zioten deus esan ezta tratamendurik eman ere. Dena den, animo handiko gizona da eta gogotsu dago», azaldu zuen haren emazteak. Regok 67 urte ditu, Mansillako (Leon) espetxean dago eta osasunez gaizki egon arren, 92. artikulua ukatu diote baita zigorraren etetea ere. «Intxaurrondotarrok askatzeko eskatzen dugu beranduegi izan baino lehen. Zeren zain daude?», galdetu zuen Askatasuneko kide batek. Euskal presoei ezartzen zaien «bahiketa politikoa» eta estatuek «trukerakotxanpon gisa» erabiltzen dituztela salatu zuen. «Eskubideak eskubide dira, testuingurua edozein izanda ere», plazaratu zuen. «Pairatzen dituzten urraketek beren izaera politikoa baieztatzen dute, zergatik bestela tratamendu berezitu hau?», helarazi zuen. Horregatik, eta auzoko beste 13 presoekin elkartasunean, Askatasunak giza-katera deitu du hilaren 27an 12.30ean Gabriel Zelaia plazatik hasita. «Tienen que estar aquí»
A sus 85 años, Salvadora Arranz recorre miles y miles de kilómetros para visitar a dos hijos Txomin y Antxon Troitiño, que llevan 19 años en prisión, y a su nieto. El primero está en Granada, el segundo en Huelva y el tercero en Fresnes. «Desde hace tres años, Txomin tenía firmada la salida para el día 5. Ya ha cumplido lo que marca la ley, no hay derecho a lo que están haciendo. Tienen que estar aquí. Ya no sé ni qué decir», manifestó a GARA. -
|