GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-14
Ziarreta:«Dena egiaztatuta dago, mahaia osatzeko unea da orain»

VILLABUENA

EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak alderdien arteko elkarrizketa mahaia «berehala- koan» sortzeko deia egin zuen atzo Arabako Villabuena herrian izandako ekitaldi batean. Gobernu espainolaren ohiko esaldia erabiliz, «jadanik dena egiaztatuta» dagoela esan zuen Ziarretak.

Harago ere joan zen EAko burua. Izan ere, «egiaztatze fasea» elkarrizketa politikoari ez heltzeko erabili duela Zapateroren Gobernuak uste du Ziarretak. «Denbora apur bat irabazi nahi zuen», adierazi du.

Honela argudiatu zuen tesi hori: «Egoera honetara heltzeko ETA eta Zapateroren Gobernuaren arteko kontaktuak izan ziren. Beraz, oraingo egiaztatze horrek helburu hori baino ez du;normalkuntza politikorako mahaia berehala ez sortzea».

Gaineratu zuenez, «mahaia osatzeko baldintza nahikorik» izan da, eta, ondorioz, lan horri ahalik eta lasterren heldu behar zaiola uste du EAk.

EBk Zapaterori deia

Ezker Batua ere ez dago konforme Zapatero buru duen Gobernuak hartu duen jarrerarekin. Atzo Mikel Arana EBko Lehendakaritzako eledunak gogora ekarri zuenez, ETAk ekintzen etenaldia iragarri zuenetik bi hilabete joan dira eta ez Gobernuak ez eta Zapaterok ere ez dute inolako adierazpenik egin euskal hiritarren erabakitze eskubidearen inguruan.

«Polizia txosten guztiek su-eten hori egiazkoa dela argi uzten dute;beraz, lau konturen gainetik iritzia ematea eskatzen diogu Zapaterori:normalizazio politikoari buruz, irailean alderdien arteko elkarrizketa mahaia sortzeari buruz, erabakitzeko eskubidearen aitorpenari buruz eta presoen hurbiltzeari buruz. Auzi horiekiko konpromisoa agertu behar du Zapaterok», gaineratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea