GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-14
- Kopa
Lagunak errenta defendatzera eta Athletic ezustekoaren bila

BILBO

Superligan ari diren bi euskal taldeek Kopako final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dituzte gaur. Lagunakek Pueblaren etxean jokatuko du eta Barañainen ateratako errenta (3-1) defendatzen saiatuko dira nafarrak. Athletickek aldiz, astindu ederra jaso zuen Lezaman (2-4) Rayo Vallecanoren kontra eta oso zaila du finalerdietarako sailkatzea.

Nafarrak dira, beraz, aukera handienak dituztenak hurrengo kanporaketan egoteko. Hala ere, Lagunakek badaki ez dela batere samurra izango. Pueblak bere etxean asko irabazten du eta gainera bere zaleak hasieratik epailea zein aurkariak presionatzen saiatuko dira. Barañaingo nesken entrenatzaileak adierazi zuenez, beroak ere sekulako garrantzia izango du. Gerizpean 30 gradu baino gehiago daude eta bere taldeak tenperatura horrekin nola erantzun dezakeen ikusteke dago.

Athletic finalerdietan egotea ezustekoa izango litzateke. Rayo Vallecanok aurten jokatu dituzten hiru partidak irabazi dizkio, bai Superligan zein Kopan, eta partida Madrilen jokatzen denez zuri-gorrien helburua are zailago bihurtzen da.

Nahiz eta bilbotarrak oso gogotsu zeuden Kopan beste itxura bat emateko, lehenengo unetik gauzak gaizki joan dira. Lehen ordu erdia bete aurretik Rayo 1-3 zihoan irabazten eta horrela ezinezkoa da aurrera egitea.

Gainera, Athleticeko hiru jokalarik ostegun gauean Estatu espainoleko selekzioarekin jokatu dute eta ez dute ia astirik izango egindako ahaleginetik errekuperatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea