GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-14
- Buruz Buruko Txapelketa
Txapeldunak sufritzen jakin behar du eta Olaizola, horretan ere, maisua da
·Gonzalezek, indarraz gain, heldutasuna erakutsi du, baina finaletik at geratu da berriz

OLAIZOLA II 22
GONZALEZ 13

Pilotakadak: 321. Iraupena: 69 minuto. Markagailua: 0-4, 1-4, 1-5, 4-5, 4-9, 14-9, 14-10, 20-10, 20-12, 21-12, 21-13 eta 22-13. Sakez: 4 Olaizola II.ak eta 3 Gonzalezek. Atzean: 4 Olaizola II.ak eta 3 Gonzalezek. Dejadaz: 5 Olaizola II.ak eta 2 Gonzalezek. Bi Paretak: 1 Olaizola II.ak eta 2 Gonzalezek. Airez: 3 Olaizola II.ak. Zabalean: 2 Olaizola II.ak. Hutsak: 3 Olaizola II.ak eta 3 Gonzalezek. Geraterak: Buruz Buruko lehen finalerdia Iruñeko Labrit pilotalekuan.

DONOSTIA

Arrain handiak berriz ere arrain txikia jan du, ondorio horixe atera daiteke Labriten atzo ikusitakoaz. Sebastien Gonzalezek partidaren lehen hiru laurdenetan bikain jokatu zuen, txapeldun handien lasaitasuna eta patxada erakutsi zuen markagailuan lehen aldeak irekitzen hasitakoan, eta apenas egin zuen akatsik aurtengo lehiaketak utzi duen neurketarik borrokatuenean ­321 pilotakada guztira­. Baina beste behin, eta honekin badoaz hiru azken lau urteetan, Aimar Olaizolak azkaindarra mendean hartu eta Buruz Buruko Txapelketaren finalerako sailkatu zen.

Gonzalez lehian erabat sartuta irten zen kantxara. Lehen sakea Aimarri egokitu arren, errestoan ongi jarrita, ez zuen arazorik izan piloteoan agintzera pasa, ezkerrez sekulako zuloak ireki eta lehen tantoak bereganatzeko (0-4). Hasiera horre- tan goizuetarrak susperralditxo bat izan zuen, eta hiru tanto dejadaz maisuki amaitu eta markagailua asko estutu zuen (4-5). Baina Gonzalezek, askotan falta izaten duen patxadaz, jokoa lasaitu egin zuen ­epailearekin ere arazoren bat izan zuen denbora gehitxo galtzen zuelako tarteetan hari atsedenik eskatu gabe­ eta goi-mailako hiruzpalau tantori esker (4-7koa eta 4-9koa bi-paretez lortu zituen) partidako alderik handienaz gozatu zuen markagailuan (4-9).

Txapeldunak bi hatzaparkada

Bi partzial, alegia. Sebastienek ia neurketa osoan egin zuen huts nabarmen bakarra egitearekin batera, Aimarrek sakea hartu eta bere ohiko inurri-lanari ekin zion. Batzuetan tantoa garbi eginez, besteetan berak bakarrik egiten dituen «mirariei» esker ­arratsaldeko berdinketa bakarra 9nakoan iritsi zen goizuetarraren txapa-gaineko sinestezin batekin­ 10 tanto jarraian egin eta 14-9 jarri zen aurretik markagailuan.

Tanto-sorta horretan jokatu zuten kintze luzeena, 11 eta 9ko erabakigarria. 33 pilotakada bizi eta gero, Olaizola gazteak bi-pareta eginez eman zion amaiera eta Gonzalezek zeharo neka- tuta amaitu zuen. Jokoaren inertzia baliatuz ­Aspekoari ordurako ahaztu zitzaizkion jokoa lasaitzeko trikimailu eta amarruak­ beste 6 tanto kateatu zituen nafarrak eta berdintasuna goitik behera hautsi (20-10).

Hortik aurrera, partidak bere azken arnasak eman zituen eta Gonzalezek azken markagailua zertxobait borobiltzea lortu zuen 22-13koarekin. Kontuan izan behar da elkarren aurka Buruz Burukoan aurrez jokatutako bi aldietan ez zuela inoiz 6 tantotik pasatzea lortu lapurtarrak. Hala ere, handienen pare jokatzeko gaitasuna baduela ostera erakutsi duen arren, finalaren ateetan geratu da beste behin. Aimar Olaizolak, bestalde, hiru aste ditu ekainaren 4ko final handia prestatzeko. Hirugarrena izango du eta aurkaria datorren igandean ezagutuko dugu Bergaran.



Gonzalez reclamó un «atxiki» de Olaizola
A.A.

DONOSTIA

A pesar de que no hubo tantas estorbadas como en enfrentamientos anteriores, el partido de ayer no estuvo exento de polémica. Sebastien Gonzalez reclamó «atxiki» en un voleón de Aimar Olaizola que se convirtió en un remate mortal sobre la chapa y que supuso el 15-10 en el marcador del Labrit.

El delantero de Aspe se quejó amargamente entendiendo que su oponente había agarrado la pelota, consciente de que de la posibilidad de ponerse a tres tantos en el marcador pasaba a perder de cinco.

Tras varías repeticiones en la televisión es difícil calibrar hasta que punto Aimar engancha la pelota, si bien es cierto que un pelotari obligado a defenderse en el cuadro siete no suele soltar el pelotazo a la velocidad que lo hizo Olaizola II.

En la rueda de prensa posterior, Gonzalez mantuvo su parecer señalando que «tal y como estaba el partido» no se pueden permitir ese tipo de pelotazos.

El de Asegarce prefirió no entrar a valorar la jugada. Lo que sí dejo entrever fue la posibilidad de jugar un partido el próximo fin de semana, antes de la final.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea