GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-16
Hiru albo eta erdiko euskalduna
Ez al da Pio Baroja nahikoa euskaldun bere lanak euskaratzeko? Felipe Juaristiren ustez, hori gutxienekoa da, eta haren lanen garrantziagatik itzuli behar da; are gehiago, Baroja ez da euskaldunagoa edo alderantziz bere lanak euskaratzeagatik, Juaristiren ustez. Patxi Apalategiren iritziz ere, lan gehiago euskaratu behar dira lasai eseri eta irakurtzeko aukera izateko: «Agian ez du euskararen mesedetan horrenbeste egingo, baina aurrerapausoa izango da».

Pio Barojaren gainean asko idatzi dute, eta betidanik bere «euskalduntasuna» jarri izan dute zalantzan. Nahiz eta EuskalHerriaren gainean asko idatzi, ez zuen inoiz euskaraz egin, eta bere ondare oparoa ikusita, esandako guztien gaineko azterketa egiteak oso zaila dirudi.

Baroja berez «ukatzaile sistematikoa» zela entzun izan da azkeneko astean Iruñean egin duten idazlearen gaineko hitzaldi sortan, eta beharbada horregatik, oraindik ere ez dugu oso argi euskal idazlea den edota ez den. «Asko idatzi zuen, eta hori oztopoa ere bada. Askotan bere hitzak interes jakin batzuen arabera moldatu izan direlako», esan zuen Felipe Juaristi kazetari, idazle eta poetak.

Joan den astean izan zen solasaldian ­Juristirekin batera, Iñaki Aldekoa Euskal Filologian lizentziaduna eta EHUko irakaslea, eta Patxi Apalategi Soziologian eta Filosofian lizentziaduna eta Barojaren “La leyenda deJaun Alzate” liburuaren itzultzailea izan ziren­, guztiaren gainetik, Pio Baroja idazleak EuskalHerriari zion maitasuna argi utzi zuten gonbidatuek.

Baina Berako bizilagun izan zenak batez ere EuskalHerriko herrixkak zituen gustuko. «Jende xehea, isila eta apala maite zuen», adierazi zuen, alde horretatik, Aldekoak. «IXX. mendea gustatzen zitzaion, mundu hori, ez zituen aldaketak nahi; kulturalki ez, behintzat», azaldu zuen.

Euskal Herria eta, ondorioz, euskara maite zuela ondoriozta dezakegu, hortaz. Ukatu ez zuen zerbait, nahiz eta arestian esan bezala, askok haren hitzak euren interesen alde moldatu dituzten. «Soy un vasco, no por los cuatro costados, sino por tres y medio. El medio costado que me resta es lombardo», esan zuen Pio Barojak bere oroitzapenetan, “Juventud y egolatría” izenekoan. Eta hori gutxi balitz bezala, hizkuntzen inguruan ere hauxe adierazi zuen:«La patria es el color, el paisaje del campo». «Kolore hori aipatzean hizkuntzaren inguruan ari da», jakinarazi zuen Aldekoak.

Non dago arazoa, beraz? Euskal Herria maite zuen, euskal paisaiak, jendea, hizkuntza... Zergatik horrenbesteko polemika?

Nazionalismoa

Pio Barojak nazionalismoa gorrotatzen zuen eta beharbada hor dago arazoa. «Etsai nazionalismoa zuen, eta ez euskara», azaldu zuen Aldekoak.

Barojak bere zuen ezaugarria uzten du agerian baieztapen horrek; kontraesanez inguratutako pertsona zela zehazki. Horiek hala, nola izan abertzale nazionalista izan gabe galdetu zuen Aldekoak. Kontraesanez beteriko idazlean posible dela dirudi, adibide moduan ikusi, bestela, Aldekoak esandakoa:«Unamunok 1901ean Salamancan euskarak ezin zuela modernitatearekin batera joan esan zuen, Baroja horrekin ados zegoen, baina euskararekiko mespretxurik adierazi gabe».

Hori ezin uler daiteke, hala ere, garaiko testuinguruaren berri izan gabe. Barojaren garaian ordura arteko sinesmen asko aldatzen ari ziren, eta bere aitaren garaian ez bezala, euskararen erabilera aldatzen ari zen. Serafin Barojarentzat beharbada euskara ez zen «kultura hizkuntza» izango, baina jada Pioren garaian hori aldatzen ari zen horrenbeste gorrotatzen zuen nazionalismoaren eraginez eta oso gustuko ez zituen aldaketen ondorioz.

Beharbada nazionalismoa eta euskara kontzeptuak nahasi izan dira Barojaren gainean hitz egitean, eta agian horregatik, ia ez dituzte itzuli Barojaren lanak. Aldatu beharreko joera Patxi Apalategiren ustez. «Bere 80 bat lanetatik lau bakarrik daude euskaratuta», argitu zuen Apalategik. «Barojak gure gainean idatzi zuela kontuan hartuta, gehiago itzuli beharko litzateke haren lana», gaineratu zuen. Eta euskara maite zuela jakinda, are gehiago; hori ondoriozta daiteke, behintzat, “El País Vasco” gida liburuan idatzitakoa irakurrita.

Valladoliden zegoela norbaitek zera esan zuen:«¿Quién se atreverá a ladrar en ese dialectucho? la frase es completamente absurda, ¡cómo si esto nos importara a los nacidos en el País Vasco! el dialecto, creo yo, es una de las variedades de un idioma. El francés, el italiano y el español son históricamente dialectos del latín, es decir, hijos del latín. ¿De qué idioma puede ser dialecto el vascuence?¿de un idioma que desapareció? puede ser, esto creo que no nos apabulla a ningún vasco (...) Decir que es un dialecto es una necesidad para un herrero de la mancha o para un vendedor de botijos en la sierra de Cazorla». -

IRUÑEA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea