GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-16
2007 eta 2013 urte bitarteko kontuak onartu ditu EBk
·Larrialdietarako 2.000 milioiak kontuan hartuz gero, 866.363 milioitan adostu dira

Europako Legebiltzarraren biharko berrespenaren faltan, Europar Batasuneko (EB) Ministroen Kontseiluak 2007 eta 2013 urte bitarteko kontuak onartu zituen atzo. Larrialdietarako eta elkartasunerako aurrez ikusitako 2.000 milioiak kontuan hartuz gero, 866.363 milioitan adostu dira.

BRUSELAS

EuroparBatasuneko (EB) Ministroen Kontseiluak 2007 eta 2013 urte bitarteko kontuak onartu zituen atzo. Hain zuzen ere, 864.363 milioi euroko aurrekontuan adostu ziren, Hogeitabostek joan den abenduan hitzartutakoa baino 2.000 milioi euro gehiago. Kopuru horretan aurrez ikusia ez badago ere, Ministroen Kontseiluak 2.000 milioi euro onartu zituen larrialdietarako eta elkartasun poltsa eratzeko.

Atzerri Arazoetako ministroek baietza eman dioten aurrekontu hori bihar berretsiko dute Europako Legebiltzarrean. Dena dela, ez da asteazkenera arte itxaron beharrik izango aipatutako zazpi urte horietarako aurrez ikusitako dirua zertan baliatuko duten jakiteko. Izan ere, bozketarekin batera, diru-kopuru hori zein arlotara bideratuko duten atzo bertan jakinarazi baitzuten.

Nekazaritza politiketarako, esate baterako, 371.300 milioi erabiliko dituzte eta Kohesiorako, 307.900 milioi. Ikerketa eta lehiakortasuna sustatzeko 74.200 milioi baliatuko dituzte; kanpo politiketarako, 51.000 milioi; administrazio gastuetarako, 50.300 milioi; Segurtasun eta Justizia arlorako, 6.600 milioi; Herritartasunerako, 4.100 milioi eta Estatu berrien konpentsazioetarako, 800 milioi.

Ekimen zehatz batzuek ere laguntza ekonomikoak jasoko dituzte 2007 eta 2013 urte bitartean. Leonardo eta Erasmus izeneko bekentzat, adibidez, 800 milioi euro aurrez ikusita daude; Kultura arloko ekimen batzuentzat, 300 milioi; eta Europaz gaindiko baliabideentzat, 500 milioi, besteren artean.

Finantzabide berrien bila

Era berean, Life eta Natura 2000 programek 100 milioi euro jasoko dituzte. Globalizazio Funtsak, berriz, 500 milioi euro jasoko ditu. Teorian, funts horrek enplegu berriak aurkitzeko eta munduan gerta daitezkeen aldaketen eraginez lan arazoak izan ditzaketen pertsonak laguntzeko helburua du. Azkenik, beste herrialdeentzat larrialdietarako kopuru bat dago. Urtero 221 milioi euro esleituko dira horretarako.

Ministroen Kontseiluak onartutako testuan EuropakoBatasunak finantzaketa tresna berriak garatzeko proposamenak egingo dituela ere aurreratzen da, Inbertsioetarako Europako Bankuaren laguntzarekin. Proposamen horiek ikerketa, garraioak eta enpresa txikiak eta ertainak sustatzeko xedea izango dutela nabarmentzen da.

Atzo adostutako aurrekontua behin-behinean onartu zuten 2005. urteko apirilaren 4an. Lehenago esan bezala, estatu buruek eta Europar Batasuneko gobernuek joan den abenduan hitzartu zuten. Azken hilabeteetan, dokumentuaren edukien negoziazioari egokitu zaio txanda. Kontua bihar berretsita, 2007. urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dute, 1999. urtean onartutako aurrekontuari lekukoa hartuz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea