Alferrik galtzen ezin utz dezaketen beste aukera bat
Londresko Gobernuak 2002ko urrian bertan behera utzi zuen Stormonteko Legebiltzarrak, azkenean, lehendabiziko pausoak emango ditu. Londresek eta Dublinek inposatutako egutegiaren arabera, duela hiru urte aukeratutako 108 diputatuek bihar egingo dute lehen eztabaida politikoa, eta datorren astean lehen ministroa eta lehen ministrordea hautatu beharko dituzte, ondoren autonomiaren gobernua aukeratu ahal izateko. Baina politikan gauzak ez dira beti planifikatu diren bezala ateratzen, are gutxiago Irlandan; izan ere, oso interes kontrajarriek parte hartu behar dute. Atzoko ekitaldiak, esate baterako, gehienbat sinbolikoa izan beharko zukeen, baina aurrez ikusi ez zuten ezusteko bat egon zen, unionisten eta lealisten arteko itunaren ondorioz errepublikarrek osatu behar duten gobernuan eserleku bat galduko dutela jakinarazi baitzuten. Ipar Irlandako autonomia martxan jartzeko saio honetan, lehenago bezala oraingoan ere, errepublikarrek eta unionistek oso helburu ezberdinak dituzte: errepublikarrek erabat babesten duten Ostiral Santuko Akordioa unionistek berriz ere planteatu nahi dute. Baina Sinn Feinek Ian Paisley lehen ministro izateko hautagaitza bultzatuta erakutsi duenez, bi esparruen arteko nolabaiteko adostasuna ezinbestekoa izango da bake prozesuan aurrerapausoak eman ahal izateko. Alta, ez dago hain argi Londresko eta Dublingo gobernuen asmoa, hots, unionistei men eginez bakerako aukera berriro ere zapuzten utziko duten edota errepublikarrek egin dituzten ahaleginak behin betikoz bakea lortzeko erabiliko dituzten. -
¿Sanz es el nuevo agente inmobiliario de la Guardia Civil?
El Gobierno navarro ha tomado una medida que deja bien a las claras cómo interpreta el derecho a decidir de los navarros. Desde que en 2002 tomara forma el proyecto de la Guardia Civil de contar con una instalación en Lekunberri, su Ayuntamiento ha venido oponiéndose a una construcción incompatible con su plan de ordenación urbanística. Ahora, el Ejecutivo de Miguel Sanz ha adquirido una parcela en la localidad para, haciendo una permuta, cedérsela al cuerpo militar, sin contar con la opinión de los vecinos.-
¿Por qué esperar a una huelga para empezar a negociar?
El profesorado de la UPV realiza hoy la que pudiera ser su última jornada de huelga. Denuncian que cobran sueldos inferiores a los de enseñanza secundaria y piden que se dignifiquen sus salarios. El rector de la UPV, José Ignacio Pérez Iglesias, dijo que estaba dispuesto a analizar la situación, y el Departamento de Educación de Lakua se muestra de acuerdo en la reivindicación global del profesorado. Entonces, ¿por qué no se han evitado las huelgas buscando la solución al problema a través del diálogo? -
|