GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-16
Beste aukera bat hondakinen aferan
·Ipar Euskal Herriko zenbait hautetsik hondakinak kudeatzeko termolisia aurkeztu zuten atzo

BAIONA

Bil ta Garbik Ipar Euskal Herriko hondakinak lurperatzeko egin duen proposamenarekin bat egiten ez duten zenbait hautetsik termolisiaren aukera aurkeztu zieten atzo bai prentsari, bai herri elkargoetako hautetsiei bai eta Kontseilu Nagusiko ordezkariei ere.

EAJko Baionako hautetsi Aitor Arandiak, UDFko Biarrizko alkateorde Michel Gimon-ek eta Landa garbi baten aldeko elkarteko kide eta Nafarroa Behereko hautetsi Xabi Cometsek Bil ta Garbik hondakinen kudeaketan aukera guztiak ez aurkeztea salatu zuten. Hondakinak lurperatzea aukeratu dute, eta horrek ekarri dituen gizarte arazoei aurre egiteko hautetsiek termolisia proposatu zuten. Prozesu hori azaltzeko, termolisi zentroak egiten dituen Thide enpresako ordezkari baten aurkezpena antolatu zuten atzoko, Baionan.

Behin hondakinak hautatuta, birziklatu ezin den zarama eramaten dute termolisi zentrora. Beroaren bitartez oxigenorik gabe hondakinak erretzean oinarritzen da hautetsiek proposatutako sistema berria. Ez da errekuntzarik gertatzen, eta berotze horretatik sortzen diren gasak behar den bero hori sortzeko berreskuratzen dira. Soberakina lurruna egiteko baliatzen dute eta gero zentrotik hurbil dagoen enpresa bati saltzen diote normalean.

Sistema horrek errausteko planta baten antzeko kostua du hondakin tonako, baina ingurumenerako ez da hain kaltegarria. Termolisitik ateratzen den kea errauste prozesuan sortzen denaren erdia da, eta dioxinen ehunekoa oso baxua da, lurperatzean baino txikiagoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea