GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-16
Uraren Legeak pribatizazioari ateak zabaltzen dizkiola diote
Ezker Abertzaleak hirukoak, PSEk eta Aralarrek Uraren Legearen gainean lortutako akordioa salatu zuen atzo, izan ere, «pribatizazioari ateak zabaltzen» dizkiolako. Proiektua negoziatzeko asmoz, Lakuarekin bildu izan denean «horma bat» aurkitu arren, eztabaidatzeko prest dagoela esan zuen. Hori bai, proiektuan «aldaketa sakonak» sartuta.

GASTEIZ

Aurrera eraman nahi duten Uraren Legearen gaineko proiektuak baliabide natural horren pribatizazioari «ateak zabaltzen» dizkiola arbuiatu zuen atzo Ezker Abertzalea taldeko Aintzane Garatek. Hirukoak, PSEk eta Aralarrek adostutako akordioak aurrez ikusten duen Uraren Euskal Agentzia «zuzenbide pribatuaren esparruan» egongo dela nabarmendu zuen legebiltzarkideak, «edozein mozorrorekin jantzi badaiteke ere».

Garatek nabarmendu zuenez, ura ez da kudeatuko «ondasun natural bezala edota mundu guztiaren eskubide bezala», «negozioa egiteko» baizik. Alde horretatik, «kudeaketa neoliberalaren» aurrean gaudela gaineratu zuen. Hori dela-eta, uraren kudeaketa integrala «ikuspegi guztiz publikoa» izanik egin behar dela nabarmendu zuen, «hori baita bide bakarra eskubideak bermatzeko eta zerbitzu on bat emateko».

Lakuako Gobernuak egin duen negoziazioa «hedabideen kanpaina hutsa» izan dela adierazi zuen Garatek, prozesu osoa «tramite hutsa» izan delako. Joan den astean publiko egindako akordioak legearen ardatz nagusietan «aldaketa nabarmenik» ez duela sartzen aipatu zuen eta beraz, «aurretik adostutako gidoi baten antzezpena» izan dela arbuiatu zuen.

Eskuduntzak

Uraren eskumenak zeinek dauzkan argitzeko eztabaidan sartzerako orduan, hirukoari «ausardia» falta zaiola aipatu zuen Ezker Abertzaleko legebiltzarkideak. Estatu espainolak «zuzenean» kudeatzen dituela ekarri zuen gogora, konfederazio hidrografikoaren bitartez. Azken horrek duen boterea «zalantzan» jarri beharrean, adostutako akordioaren bitartez, udalek eta diputazioek dituzten eskumenak kudeatuko direla salatu zuen.

Era berean, ezarri nahi duten zerga berria salatu zuen. Garateren iritziz, nekazariak izango dira kontrolatuenak, «enpresa handiek eta erakunde publikoek jasango dituzten prebentzio neurriak eta isunak erlatibizatuz». Adibide gisa, Abiadura Handiko Trenak urari ekarriko dion kaltea aipatu zuen. «Baina honen eragin negatiboaz ez da ezer esaten», arbuiatu zuen.

Hori dela-eta, «propaganda gutxiago» egin dezatela eta uraren erabiltzaile nahiz eragile sozialek Gasteizko Legebiltzarrera helarazi dituzten ekarpenak kontuan har ditzatela eskatu zien Gobernua osatzen duten hiru alderdiei.



Lan-taldearen eraketa
M.B.

GASTEIZ

Gaurtik aurrera Gasteizko Legebiltzarrean osatuko duten lan-taldearen barnean Uraren Legearen proiektuari aurkeztutako 52 zuzenketa partzialak babesten jarraituko duela eman zuen aditzera Ezker Abertzaleak taldeko Aintzane Garatek. Izan ere, horrek «ez baitu balio» uraren kudeaketa integralak eskatzen dituen «erronkei» aurre egiteko eta, ondorioz, «sakoneko aldaketak» egin behar baitira. Lakuako Gobernua osatzen duten alderdiekin bildu izan den bakoitzean, «horma» batekin topo egin izan duelako susmoa du Garatek. Hala eta guztiz ere, aipatu legeak duen garrantzia dela-eta, «eztabaida zabala» irekitzea merezi duela aipatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea