GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-16
- Txapeldunen Liga
Bartzelona da faborito final handiaren atarian

DONOSTIA

Txapeldunen Ligako finala gero eta hurbilago dago eta jokalari eta adituek partidaren inguruko iritzia ematen dihardute. Johan Cruyff, Eto’o, Valdes, Deco, Ebue edota Omar Hitzfeld izan dira neurketaren irakurketa egin duten batzuk.

Cruyffen iritziz, Bartzelona jo behar da finala irabazteko faboritotzat. «Faborito izatea aurkarien errespetua irabaztearen ondorio izaten da eta hori aurten Bartzelonak lortu du. Min hartutako jokalariak gorabehera, beti ongi jokatu du futbolean, eta horrek konfiantza eman behar dio bere buruarengan», esan du Bartzelonak lortu duen Europako Kopa bakarra irabazi zuen taldearen entrenatzaileak.

Decok, berriz, lasaitasuna eskatzen dio zaleari. «Normala da jendeak ilusioa izatea, baina jokalariok ezin dugu faborito garela sinetsi. Milan iazko finalean 0 eta 3 irabazten joan zen eta azkenean ez zuen koparik altxatu», gogorarazi du Oportorekin orain bi urte Txapeldunen Liga irabazi zuen portugaldarrak.

Atzo jakinarazi zuenez, Bartzelonako jokalari guztiek bidaiatuko dute Parisa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea