GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-16
- Alemaniako Munduko Futbol Txapelketa 2006
Del Horno eta Xabi Alonso dira euskaldun bakarrak
·Selekzioek behin betiko jokalari zerrenda aurkeztu dute

DONOSTIA

Asier Del Horno eta Xabi Alonso izango dira Alemaniako Munduko Txapelketan parte hartuko duten euskal jokalari bakarrak. Chelseako atzelari gallartarra eta Liverpooleko erdilari tolosarra behin betiko jokalari zerrendan sartu ditu Luis Aragones Espainiako hautatzaileak. Bizkaitarrak bigarren Premier liga irabazi du jarraian Londresko taldearekin, nahiz eta iaz baino askoz gutxiago jokatu duen aurtengo denboraldian. Gipuzkoarrak, bestetik, Kopa eraman berri du «deabru gorriekin», aurreko larunbatean, eta hasieratik jokatu zuen. Alonsok, gainera, iaz zerua ukitu zuen Txapeldunen Liga, Europako Superkopa eta «Curling Cup» delakoa irabazita. Denboraldia biribiltzeko aukera paregabea dute, beraz, bi euskal jokalariok.

Baina Espainiako selekzioaz gain, beste hainbat herrialdeetako futbol selekziok ere zehaztu zuten Alemaniara eramango duten jokalari zerrenda ofiziala. Brasil, Alemania, Italia, Txekiar Errepublika, Serbia, Suitza, Japonia, Ukraina edota Paraguayk ere, besteren artean, atzo jakinarazi zituzten Munduko Txapelketara eramango dituzten 23 jokalarien izenak. Talde batean baino gehiagotan, ezusteko handiren bat ere izan da, gainera.

Izarrak eta aurpegi berriak

Ikusmin handiena sortu duten bi selekzioak Brasil eta Alemania izan dira zalantzarik gabe. Egungo munduko txapeldunak eta titulua berriz irabazteko faborito nagusiak dira brasildarrak. Alemaniarrek, berriz, etxean jokatzen dute nahiz eta azkenaldian zalaparta ugari sortu den Klinsmann hautatzaile berriaren inguruan.

Carlos Alberto Parreirak egindako zerrendan, Rogerio Ceni Sao Pauloko atezaina izan da berrikuntza nagusia. Kanpoan geratu direnak, berriz, Julio Baptista Real Madrileko aurrelaria, Marcos atezaina eta Roque Junior atzelaria ­azken horiek 2002an Munduko txapeldun izandakoak­.

Alemaniari dagokionez, Jurgen Klinsmannek eguneko ezustekoa eman zuen deialdian David Okondor Borussia Dortmundeko aurrelaria sartuz. Jens Nowotny (Bayer Leverkusen), azkenaldian kanpoan geratu dena, eta Christoph Metzelder (B.Dortmund), arazo fisikoekin ibili arren, selekziora itzuliko diren beste gizonak dira. Kanpoan geratutakoen artean, Fabian Erst, Patrick Owomoyela eta Kevin Kuranyi, azken hori batez ere, nabarmen daitezke zerrendan.

Gainerakoan, Milosevic Serbiarekin ikustea, Morientes, Viera eta Giuly kanpoan geratzea, Roberto Acuña beteranoa berriz ere Paraguayrekin aritzea, Japonian Seiichiro Maki gazteak Tatsuhiko Kubo ordezkatu izana eta Costa Ricak Roy Miller atzelaria kanpoan uztea izan litezke deialdiek eman dituzten berri bitxienak. Argentinak gaur goizaldean eman behar zuen bere deialdia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea