- Areto futbola
Hegoaldek oso gertu dauka seigarren postua
DONOSTIA
Hegoalde bigarren itzuli pareagabea egiten ari da, eta herenegun Liga irabazteko faboritoetako bat astindu zuen Tolosan, Usabal kiroldegian. Gipuzkoarrek 6 eta 2 menderatu zuten UCAM Murtziakoa.
Hegoaldek hasiera txarra eman zion Ligari, eta beheko postuetan ibili da denbora askoan, baina apurka-apurka, eta Ohorezko Mailari tamaina hartu dion unean, gora egin du eta orain seigarren postua dauka begiz jota. Bide horretatik jarraitzen badute ez litzateke harritzekoa izango nahi dutena lortzea.
Emi Ugarte izan zen partidako protagonista nagusia, berak egin baitzituen tolosarren sei goletatik hiru. Aranak, Sarah Ugartek eta Delgadok, berriz, bana egin zuten. Honako hauek jokatu zuten Hegoalden: Aranak, Delgadok, Aldezabalek, Lopezek eta Barriok. Halere, Agirretxe, Azpilikueta, Emi, Ugarte eta Mayo ere aritu ziren.
Bestalde, hasi da emakumezkoen Ohorezko Maila honetarako igoera fasea, eta GSI Bilbok lehenengo urratsa egin du. Mutilek galdutako maila neskek berreskuratu nahi dute, eta horrela, lehen jardunaldian Ordiziari 7-0 irabazi zioten. Markagailuak argi eta garbi uzten du talde horien arteko ezberdintasuna, eta bizkaitarrek partida bat gehiago jokatu behar badute ere, hurrengo fasean sartzeko faborito sendoak dira. Rocio, Diana, Lorea, Aroa eta Isa (2) izan ziren golegileak.Bestea Maitane Ordiziakoak egin zuen bere atean.
|