GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-16
- Heineken Kopa
Biarritz Landetan ari da Cardiffeko finala prestatzen
·Bihar goizean abiatuko dira Galesko hiriburura

BIARRITZ

Larunbatean Biarritzek Munsterren aurka jokatu behar du Cardiffen Europako Kopako finala eta horixe ari da prestatzen. Ostiralean Montpellier egurtu ostean Landetara joan ziren, Cassen herrira, eta han ari dira buru-belarri ahalik eta hobekien prestatzen.

Horretarako bi entrenamendu egiten dituzte, bata goizean, eta bestea arratsaldean. Lan fisiko eta teknikoaz gain, bideoa ere sarritan ari dira ikusten, finalerako dena lotuta izan nahi baitute, eta Munsterren jokatzeko era ia buruz ikasteko modua izango dute jokalari lapurtarrek.

Bihar bertan Galesko hiriburura abiatuko dira. Goizean Biarritzen hegazkina hartu, eta partida jokatuko den lekura joango dira, eta Millenium estadioan bertan egingo dituzte azkeneko saioak.

Jokalariek tentuz hitz egiten dute, baina jakin badakite, nahiz eta estreinako finala izan, faborito eurek aterako direla, nahiz eta horri buruz ez duten hitz egin nahi. Hori bai, Montpellierren aurkako partidak konfiantza eman diela onartu zuen Dimitri Yachvilik: «Uste dut lehen zatian oso ongi ibili ginela, entseguak erraz egin genituen eta gustura aritu ginen. Bigarren zatian behera egin genuen, baina hori normala da. Alde batetik, nekea ere sumatu egiten da, lehen zatian oso erritmo bizia jarri baikenuen, eta bestetik markagailuan ere alde handia genuen. Hala ere, orokorrean konfiantza emateko moduko neurketa egin genuen», esan zuen zuri-gorrien jaurtitzaileak.

Biarriztik Cardiffera hegazkinez joan nahi duten zaleek oraindik badute lekurik, eta horretarako izena emateko azkeneko eguna bihar izango da. Norgehiagoka ikusteko, beraz, Agilerara joan behar da bulego orduetan, 10.00etatik 12.00etara, eta 15.00etatik 18.00etara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea