GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-16
Aukera alferrik ez galtzeko dei egin dute presoek Parisen
Atzo abiatu zen Parisko Auzitegian zazpi euskal presoren aurkako epaia, eta unea aprobetxatu zuten «arazoa Frantziarena ere» badela argi uzteko. Ondorioz, bertako agintariei dei egin zieten «aukera historiko hau alferrik ez galtzeko» eta euskal herritarrek erabakiko dutena errespetatzeko. Hitzok txalo zaparrada batekin hartu zituzten senide eta lagunek.

PARIS

«Aukera historiko honi erantzun positiboa emateko deia egiten diegu Parisko agintariei». Mezu hori helarazi zieten atzo zazpi euskal presok beraiek epaitzen dituzten epaileei.

Haien kontrako epaiketaren lehen jardunaldian, hitza hartu zuen Josetxo Otegik, eta frantsesez idatzi bat irakurri zuen. Bertan, «itxaropena jaio da» adierazten zuen, eta elkarrizketaren bidea jorratzeko gonbita luzatzen zuen, errepresiobideak albo batera utzita.

Elkarrizketa prozesu horretan zazpi herrialdeetako euskal herritarrek parte hartu behar dutela aipatu zuen preso donostiarrak, eta Estatu frantsesari eta espainolari erabaki hori errespetatzea baino ez dagokiela gaineratu zuen. «Hau ez da ordena publikoarekin zerikusirik duen arazoa», erantsi zuen.

«Hau Espainiaren auzia dela esaten du Estatu frantsesak, baina gezur galanta da hori. Frantziaren arazoa ere bada», ekarri zuen gogora.

Presoak eta hildakoak goretsi ondoren, borrokaren beharra nabarmendu zuen Otegik. Hitzok txalo zaparrada batekin agurtu zituzten bertaratutako senide eta lagunek. Kantuak ere entzun ziren.

Epaiketan, Otegiz gain, Naia Zuriarrain, Balbino Saenz, Iker Heredia, Joana Nuñez, Intza Oxandabaratz eta Josu Ginea esertzen dira aulkitxoan. Azken horri sostengua adierazteko, 60 lagunek manifestazioa egin zuten igandean Larrabetzun. Protestaren ostean, 30 lagun inguruk Parisko bideari ekin zioten autobusez epaiketa gertutik jarraitzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea