GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-16
Prozesuaren gaineko bilkurekin segitzen du Batasunak Norvegian eta Danimarkan
·Red Ellectoral Alliance Norvegiako alderdia konponbide «baketsu eta demokratikoaren» alde agertu da berriki

BILBO

Iragan ostegunean abiatutako bilera eta hitzorduekin jarraitzen du Batasunak Norvegian. Alegia, bertara abiatu ziren alderdiko Eusebio Lasa eta Gorka Elejabarrieta kideak eta, harrezkero, gazte erakundeekin, giza eskubideen aldeko elkarteekin zein alderdi anitzekin ere bildu dira. «Egia esateko, oso lanpetuta gabiltza, eta oso ondo doa bidaia», azaldu zuen atzo Elejabarrietak.

Izaten ari diren bilkura horien guztien berri datozen egunotan emango du Batasunak sakontasunean. Baina, bien bitartean, jakinarazi zuten ezkerreko elkarteak batzen dituen Red Electoral Alliance elkartearen kongresuan parte hartu dutela asteburuan.

Hain zuzen ere, bertan Euskal Herrian «konponbide baketsu eta demokratiko» baten aldeko ebazpen bat bozkatu, eta osoko bilkuran aho batez onartu zuten gero.

Alegia, idatziak nabarmentzen du ETAk hartutako azken erabakia «urrats garrantzitsua» izan dela Euskal Herrian bake prozesua abiatzeko; eta segidan gaineratzen du erakunde armatuaren ikuspegi berriak lagundu egingo duela agertoki berri baterako aukerak sortzen. Dena den, arlo horretan dio badela garaia estatu espainol zein frantsesak negoziaketei eusteko, eta gaitzespena agertu dute, besteren artean, ilegalizazioaren eta epaike- ta politikoen inguruan. «Euskal herritarrek beren kabuz beren etorkizuna erabakitzea da giltza», ondorioztatu zuten kongresuan.

Norvegian ezezik, Danimarkan ere Jonan Lekuek jarraitzen du antzeko hitzorduekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Fracaso de la política euromediterránea
Jendartea
San Isidro, tradizioarekin hitzordua
Euskal Herria
Sanzen Gobernuari esker, kuartel berria Lekunberrin
Ekonomia
Los sindicatos de la UPV esperan que el éxito de la huelga active la negociación
Mundua
El Gobierno español refuerza las medidas de vigilancia
Mundua
Con la Asamblea de Belfast, empieza la cuenta atrás para formar el Ejecutivo
Kirolak
El último bocado a la guinda del pastel
Euskal Herria
Catalanas de diversas ideologías darán eco a la iniciativa Ahotsak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea