GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-17
Juaristi nagusi Arabako bigarren finalaurrekoan

GASTEIZ

Joan den larunbatean, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken finalaurrekoan, Juan Mari Juaristi izan zen saioan nagusitu eta finalerako txartela eskuratu zuena. Beraz, erabakirik geratu da hilaren 27an Gasteizko Jesus Guridi musika eskolan txapelaren bila lehiatuko diren sei bertsolarien zerrenda: Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Manex Agirre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Arratsaldeko bostetan hasiko da saioa.

Lierni Altuna gai-jartzailearen esanetara, kanporaketatik sailkatutako Andere Arriolabengoa, Ruben Sanchez eta Alberto Martinez Betto eta joan den urtean finalean egoteagatik zuzenean finalaurrekoetara sailkatu diren Oihane Perea, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre aritu ziren lanean Dulantziko saioan.

Aurreko finalaurrekoan bezalaxe, honakoa izan zen bertsolariek osatu behar izan zuten lan puntuagarria: ofiziotan hiruna bertso zortziko nagusian, zortziko txikian eta hamarreko txikian, eta kartzelako lanean bakarka puntuari erantzutea eta gaia emanda bina bertso doinu eta neurri librean. Epaimahaikideek kontuan hartu zituzten bertso guztiak osatu ostean, Juan Mari Juaristi izan zen puntu gehien batu zituena, Oihane Perearen aurretik.

Saio guztian urduritasuna eta tentsioa nabarmenak izan ziren bertsolarien artean, eta horrek hutsegite bat baino gehiago ekarri zituen. Sailkapenean aurrena geratutako bi bertsolariak aritu ziren erosoen arratsaldean. Esan beharra dago ofizioetan bertsolariek ez zutela jakin gaiarekin behar bezala asmatzen.

Honako hau izan zen amaierako epaia: lehenengo Juan Mari Juaristi (284 p. ), Oihane Perea (283,5 p.), Iñaki Viñaspre (280 p. ), Ruben Sanchez (270 p.), Alberto Martinez (260,5 p.) eta Andere Arriolabengoa (232 p.).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea