GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-17
Nazioartekotzea bultzatu nahi du Euskadi Intergunek

BILBO

SPRI erakundeak I. Euskadi Intergune 2006 Foroa antolatuko du ekainaren 5ean eta 6an enpresen nazioartekotzea bultzatzeko asmoz. Jardunaldiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan izango dira, eta bertan izango dira SPRIren Kanpo Sareko kide guztiak, hau da, SPRIk 25 herrialde baino gehiagotan dituen agente eta aholkulari espezializatuak, enpresei banan-banan azaltzeko jomugatzat dituzten herrialdeen berezitasunak eta han aurki ditzaketen aukerak.

Foro hori hurrengo urteetan ere antolatzea da SPRIren asmoa; «izan ere, ezinbesteko hitzordu eta baliabi- de bilakatu nahi dugu nazioartekotze estrategiak garatu nahi dituzten euskal enpresentzat», azaldu zuten atzo SPRIko arduradunek.

Euskadi Intergune Foroaren helburua, aldi berean eta espazio bakar batean, enpresen eskura kanpoko herrialdeei buruzko informazio kooperatiboa jartzea da, enpresek aukerarik onena egin dezaten. Horrela, banakako elkarrizketa bilerak antolatuko dituzte, eta SPRIren Kanpo Sareko agenteek hainbat herrialderi buruzko aholkularitza kualifikatua eskainiko dute, bai merkataritza-kideak eta tokiko bazkideak bilatzeari dagokionez, bai merkataritza eta produktu ezarpenei dagokienez ere.

Laguntzak

SPRIren Internazionalizazio Arloaren xedea enpresen aliatu estrategiko bihurtzea da beren etorkizuneko proiektuetan. Leyre Madariaga SPRIko Internazionalizazio Arloko zuzendariordeak I. Euskadi Intergune Foroa aurkezteko emandako prentsaurrekoan azaldu zuenez, «nazioartekotze prozesua osoa garestia da diru kopuru handia eta denbora asko eskatzen duelako, eta, horrela, komeni da enpresek eskura dituzten laguntza guztiak erabiltzea haren eragina ahalik eta txikiena izan dadin».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea