GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-17
Maite Ugartemendia - SEGIko kideaIndependentziak
Independentziak ez du tregoarik

Etxarri-Aranatzen burutu berri den gazte topagunean, 20.000 gazte bildu dira aurtengo udaberrian. 20.000 gazte independentziaren alde borrokan. Etxarri-Aranatzen, Nafarroan, bide eta helmuga argi batekin bat egiten dutenak: borrokaren bidez, independentziara iristeko borondate eta erabaki sendoa hartua duen gazte indarra bildu baita gazte topagunean.

Hogei mila gazte, egunero herri zanpatu bateko gazteria zigortua eta kolpatua garela egiaztatzen dutenak. Aske bizi eta izateko behar dugun independentziarako aukera guztiz ukaturik duen gazteria, borrokan ari den gazteria, borrokan jaio eta bizi dena aske izateko, eta borrokan askatasuna eta bidea aurkitzen duena.

Eta orain, egiaztatze fasean gaudela esaten duten horiek, has daitezela aspalditik eta ondo baino hobeto egiaztatua den errealitate honi begira! Hain zuzen, etengabe belaunaldi berriak independentziaren aldeko borrokara lotzen direla eta independentzia egiazko bilakatu artean, herri honetako gazteria ez dagoela tregoan. Horixe da herri honetan ondo baino hobeto egiaztatu den eta egiaztatu berri dugun errealitatea, Etxarrin, Nafarroan, 20.000 gazte independentziaren alde borrokan. Ez baita Etxarrin hasi, ez eta bukatu ere, gazte indar askatzaile horren ibilbidea. Euskal Herri osoa borroka eremu eta helmuga duen gazteriak kalean eta egunero egiten duen lanaren emaitzetako bat besterik ez baita Gazte Topagunea. Milaka gazteren lan, militantzia eta konpromisoa oinarri, lor daitekeen emaitza sendoenetakoa delako.

Oker dabiltza errealitate horri bizkarra emanez ari diren politikari horiek. Oker dabiltza bake faltsuez eta normalizazio ustelez mintzo diren horiek, herri honetan gazteria aske bat izan gaitezen esku artean hartua dugun askatasuna dagokion helmugaraino eramateko indarra garen gazteria hau parez pare dutela estali nahi duten horiek. Oker dabiltza gaur Euskal Herrian zabalduak diren bake eta demokraziarako aukerak, bake faltsu eta zanpaketa esparru bilakatu nahi dituzten horiek.

Oker zebiltzan herri honen traidoreak, duela 30 urte ere, Imazi hori onartzeak tripako min galanta ematen dion arren. Baina hori bazekiten orain dela 30 urte. Ez zekitena edo ikusi nahi ez zutena zera zen, orduko traizio eta iruzurra agerian utziko zuen gazteria independentista eta iraultzaileak garaitu egingo zituela urte luzeetako borrokarekin, beraien zigilua zuten zanpaketa, ukapen eta zatiketa esparru inposatuak. Gaur, hori frogatzen duen orduko indarrak, hazi berriak sortu ditu eta gaur eta hemen, PNVk badaki herri honi traizio egiteko bide berriek pare-parean izango dutela independentziarako bidea ondo ikasia duen gazte indar geldiezina. Independentziaren aukera besaulki eta diru goseen artean ito nahi duen orok badakien bezalaxe, egoera berriak sortzen dituen borroka-indarrak ez duela egoera horiek usteltzeko aukera txikiena ere emango.

Oker dabil Sanz, Nafarroa bahitu eta nafar gazteak faxismoaren erresuman murgildu nahi dituen diktadorea. Gainetik pasatu zaizkio 20.000 gazte independentzia oihukatuz, bere hitzak indargabe, zentzugabe bihurtuz. Gainera erori zaion bezala bide faxisten porrotaren faktura, borrokaz Euskal Herria zanpaketa eta eraso guztien gainetik Nafarroako kaleetan egunero defendatzen duten gazte eta herritar militante horiei guztiei esker.

Espainiak eta Frantziak badakite, eta ez bazekiten gogora ekarri berri diegu, gazteok gure eskubideetan eta independentzia egiazko egiteko aukeretan soilik oinarritzen den bakea egin eta ezagutzeko prest gaudela. Jakin badakite egiazko bakerik ezean Euskal Herria irabazi egin behar dela argi duen gazteria bat badela Euskal Herrian, soilik borrokaz eta antolakuntzaz egin daitekeen bidea.

Segi dezagun borrokan, independentzia lortu arte. Segi dezagun borrokan, jo ta ke, irabazi arte. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea