GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-17
Bushen egitasmoak ez du ia inor ase
Immigrazioaren fenomenoari aurre egiteko asmoz George W. Bushek proposatu duen planak ez du, errepublikarrak izan ezik, inor ase. AEBen eta Mexikoren arteko mugan 6.000 poliziakide gehiago eta beste hainbeste Guardia Nazionaleko kide ­izaera militarreko taldea­ jartzeak zalaparta sortu du. Etorkinen eskubideak urratzeko aukera areagotuko duela uste dute Latinoamerikako etorkinen aldeko elkarteek. Gainera, ez duela jarioa murriztuko uste dute.

WASHINGTON

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) paperik gabe bizi diren 11,5 milioi atzerritar inguru «arazo nazional» bihurtu dira, eta horren isla George W. Bushen astelehen iluntzeko hitzaldia. Presidenteak telebistaz zuzenean egin ohi dituen agerral- dietan lehen aldiz jorratu baitu immigrazioaren fenomenoa.

Egun mahai gainean dauden bi egitasmoen arteko lokarria izan nahi du Bushen planak. Ordezkarien Ganberak onartutako lege arrazista baino malguagoa, baina ez Senatuak eskuartean duena bezain «eskuzabala».

Nolanahi ere, presidentearen planak ez du ia inor ase. AEBen eta Mexikoren arteko muga kontrolatzeko Guardia Nazionaleko 6.000 kide bidaltzeko asmoak zalaparta handia sorrarazi du, batez ere etorkinen eskubideen aldeko taldeengan. Latinoamerikarren eskubideak babesten dituzten zenbait talderen arabera, immigrazioa arazo soziala da eta horretaz arduratzeko militarrak jartzeak etorkinen giza eskubideak urratzeko aukerak areagotuko ditu. Gainera, talde horien arabera, kontrol zorrotzagoek ez dute etorkinen jarioa murriztuko.

Kongresuko taldeen artean denetariko iritziak daude. Errepublikar gehienak pozik agertu ziren militarizazioaren neurriarekin. Baina mugan dagoen New Mexikoko estatuko gobernadore Bill Richardsonen aburuz, plan horrek mugetako gobernadoreen bizkarrean uzten du erantzukizun osoa. Mexikoko Gobernuak, bestalde, epel erantzun zuen. Militarren presentziak «kezkatzen» duela esan eta Mexikok AEBetan dituen kontsulatuek etorkinen eskubideak babesteko neurriak hartuko dituztela agindu zuen Vicente Foxen Gobernuak.



Proposamenaren ardatzak
GARA

WASHINGTON

Bushen egitasmoak 19.000 milioi dolarreko kostua izango du bi urtean:

Kontrol gehiago mugetan. 2008. urtearen amaierarako Muga Patruilako 6.000 poliziakide gehiago jarri nahi ditu. Horiei laguntzeko Guardia Nazionala talde militarreko 6.000 kide ere bidaltzeko asmoa du. Halaber, harresi eta kontrolgune gehiago eraiki eta ingurunea zaintzeko tripulaziorik gabeko hegazkinak gehitu nahi ditu.

Behin-behineko beharginentzako programak. Atzerriko behargin guztien zigor-aurrekariak aztertuko dituzte, eta lan baimena amaitzerakoan etxera itzultzera behartu.

Langileak kontratatzen dituztenen ardura. Enpresaburuek langileei identifikazio biometrikoa eskatzeko konpromisoa hartuko dute.

Deserritze masiboak ekiditeko irtenbideak. AEBetan paper barik bizi diren etorkinek isuna ordaindu beharko dute lurraldean geratu nahi badute. Halaber, atzeratutako zergak ordaindu, ingelesa ikasi eta luzaroan ­ez zuen zehaztu­ lanpostu berean egon direla egiaztatu beharko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea