GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-17
Hartzaren aldeko manifestazioa ekainaren 3an

LUCHON. ­ Pirinioetan esloveniako hartzak sartzearen kontrako manifestazioei erantzuteko Hartzaren aldeko elkarteen koordinakundeak eta Arbas, Bagnères de Bigorre, Burgalays eta Luchoneko herriko etxeek manifestazioa bat antolatu dute azken herri horretan plantigradoaren alde ekainaren 3rako. Orgabidexka elkarteak deialdiarekin bat egin du.



2004ko irailetik 390. lurrikara sumatu dute Itoitz inguruan
AGOITZ. ­ Itoizko urtegiaren inguruan gertatu den beste lurrikara baten berri eman du Itoizko Koordinakundeak. Estatu espainoleko Geografia Institutuak (IGN) jasotako gertakari hori atzo goizaldeko 1.56an izan zen. Richter eskalan 0,9ko indarra eman zuen, eta epizentroa urtegitik bederatzi kilometrora kokatu zuten, Abaurregaina udalerrian. Horrekin, 390 dira IGNk 2004ko irailetik Itoitz inguruetan jasotako lurrikarak.



Ozonoaren onurei eta kalteei buruzko informazio kanpaina
IRUÑEA. ­ Aste honetan Nafarroako Gobernuak abian jarriko du Ozonoari buruzko informazio kanpaina bat. Atmosferako gas horrek gizakion osasunari onurak eta kalteak ekar diezazkiokela nabarmendu zuten atzoko aurkezpenean. Ekimen hori Tutera, Cintruenigo, Altsasu, Azkoien eta Iruñean emango diren hitzaldi sorta batek osatuko du, eta ekainaren 23a bitarte iraungo du.



Azkaineko herriak Udalbaltza berria hautatuko du
AZKAINE. ­ Hilabetetako eztabaidaren ondoren, Jean-Louis Laduche auzapezak Udalbaltza baliogabetu eta hauteskundeak deitzea erabaki zuen. Hauteskunde prozedura abian da, eta herritarrek ekainaren 4an eman beharko dute beren boza. Lau zerrenda aurkeztu dituzte, Laduchek berak osatu duen Altxa Azkaine, Jean-Louis Gracy buru duen Geroa Eraiki, 24 urtez herriko auzapez izan den Andde Luberriagak gidatutakoa eta Alain Charrier abertzalearen Ideki.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea