GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-17
Homofobiaren eta transfobiaren aurka ekiteko dei egin du
·Gehituk adierazi du agintarien homofobia baino bortitzagoa dela gizarteak egiten duena

Ofizialki ez bada ere, Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta, horren harira, Gehituk estatu eta erakundeei «bizitza asko suntsitzen dituen gaitz» hori amaitzeko neurriak hartzeko eskaera egin die. Homofobia soziala «hilgarriagoa» izan daitekeela ziurtatu du.

DONOSTIA

Osasunerako Munduko Erakundeak orain hamasei urte ezabatu zuen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik eta, hala ere, oraindik milaka pertsonak bizi dute beren sexu joerarekiko edo genero nortasunarekiko erasoak. Horixe bera ziurtatu zuten atzo Gehituko ordezkariek, Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aurkezpen ekitaldian.

Elkarteko koordinatzaile Koldobike Mujikak «egunero bizitza asko suntsitzen dituen gaitz horren» aurka ekiteko gobernuek eta erakundeek parte-hartze zuzena izan beharko luketela nabarmendu zuen eta, alde horretatik, garrantzizkotzat jo zuen Nazio Batuen Erakundeak maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren Nazioarteko Eguna ofizialki izendatzea.

Joxean Zapirain Nazioarteko Lankidetza Batzordeko kidearen esanetan, «nazioarteko erralitateari errepaso arin bat ematea nahikoa da gobernu gehienek modu instituzionalizatuan eragiten duten estatu homofobia ikusteko». Izan ere, egun zazpi herrialdetan zigortzen dute homosexualitatea heriotzarekin ­Pakistanen, Afganistanen, Mauritanian, Saudi Arabian, Iranen, Sudanen eta Yemenen­, bost estatutan zigorrik handiena aplikatzen dute ­Indian, Nepalen, Ugandan, Bangladeshen eta Singapurren­ eta Marokon eta Tunisian, berriz, hiru urteko espetxe-zigorra ezartzen diote harreman homosexualak dituen pertsonari.

Europar Batasunari dagokionez, Zapirainek Poloniaren kasua nabarmendu zuen: «Politikariek debekatu egiten dituzte homosexualen alde deitutako manifestazio baketsuak, ‘herritarrak babesteko’ aitzakiarekin, eta Hezkuntza ministro berriak homosexualak ikastetxeetatik kanporatu beharko lituzketela iradoki zuen».

Diskriminazioa eremu guztietan

Gehituko kideen iritziz, «homofobia soziala zigor kode okerrena bezain hilgarria edo are hilgarriagoa da». Lan-eremuan nabari den jazarpen psikologikoa eta sexu joeraren arabera kanporatu dituzten langileak ekarri zituzten gogora. Ikastetxeetan egin berri duten ikerketa baten berri eman zuten eta, bertatik ateratako ondorio nagusien artean, gizonezko nerabeen %32k homosexualekiko mespretxuzko jarrerak baztertzen dituztela eta adin horretako homosexualen %45k erasoak jaso izana adierazi dutela nabarmendu zuten. Datuok ikusita, gai honi «behar bezala helduko dion» hezkuntza-politikarik ez dagoela gaitzetsi zuten.

Homofobia soziala noraino irits daitekeen erakusteko, homosexualitatea debeku moduan jasotzen ez den herrialdeetako kasuak aipatu zituzten. Esate baterako, Brasilen azken hogei urteetan 2.000 pertsona erail dituzte beren sexu joera dela-eta, Mexikon azken hamar urteetan 900 hilketa izan dira arrazoi berbera dela medio, eta beste hainbat lurraldetan, berriz, homosexualei gorputzeko atalen bat kentzen dietela edota erre edo bortxatu egiten dituztela ziurtatu zuten Gehituko kideek.

Bestalde, Gehituren Latorrizko Sariak «homofobiagatik nabarmendu diren» hiru epailek jaso dituzte aurten, gay eta lesbiana bikoteen ezkontza-espedienteak geldiarazten ahalegindu direlako Alacanten, Kanaria Handian eta Burgosen.

Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzten ekitaldien artean, “Caminar sobre las aguas” filmaren emanaldia ­bihar, 19.00etan, FNACen­, Amnesty Internationalek antolatutako “Minorías Sexuales y Derechos Humanos” hitzaldia ­ostiralean, 19.00etan, ONCEn­ eta igandean Gehituren lokalean egingo duten nazioarteko bazkaria nabarmendu zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea