GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-17
Euskal Eskola Publikoa «prest» dagoela adierazi dute Sarean Topaketetan

DONOSTIA

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 162 ikastetxe publiko batzen dituen Sarean Elkartearen XX. Topaketak egin zituzten iragan astean. Bertan, gizarteak planteatzen dituen beharrei erantzuteko eta etorkizuneko herritarrak ongi hezi eta trabatzeko erronkari erantzuteko euskal eskola publikoa «prest bezain prestatua» dagoela ondorioztatu zuten.

Jardunaldiek irakasleen prestakuntza hartu zuten ardatz. Alde horretatik, lehenik eta behin, irakasleen hasierako prestakuntzaz jardun zuten. «Goi-mailako Hezkuntzaren Gune Europarrak bultzatuta, irakasle eskoletako egonaldia urtebete luzatuko da», gogorarazi zuten. «Oso interesgarritzat jo da aukera hau ­jarraitu zuten­, ikastetxeen ordezkariek beharrezkoa ikusten baitute maisu-maistra berriek eskola komunitatearen antolamenduaren inguruan jakintza zabala izan dezatela, eta bereziki praktika errealak edukitzea».

Era berean, ikasketa plan berriak izan ditzakeen aldaketez ere aritu ziren, eta, alde horretatik, «curriculumarekiko planteamendu berriek gaitasunen lorpenean» oinarritu behar dutela azaldu zuten. «Erronka berriak ez dira asmo onez soilik betetzen. Berrikuntzak aldaketa metodologikoak eskatzen ditu; irakaskuntza estiloa berritzea, alegia», azaldu zuten. Alde horretatik, plangintzak arrakastatsuak izango badira, Administrazioak beharrezkoak diren baliabideak jarri beharko dituela adierazi zuten, bai langileen taldeari eta bai etengabeko prestakuntzari dagokienez.

Hain justu, irakasleen prestakuntza ardatz hartuta, ikastetxean bertan garatzen dena eta kanpoan egiten dena beharrezko direla azaldu zuten. «Hala ere, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da ikastetxeetan egiten dena, horrek talde lana eragiten baitu eta eskola bakoitzaren beharretatik sortzen denez gero, gertuagokoa eta aplikagarriagoa gertatzen da», azaldu zuten. Hala eta guztiz ere, irakasle asko dabiltza, ikastetxeetatik kanpo, Hezkuntza Sistemaren laguntzako eta aholkularitzako erakundeetan edo haien bidez, ikastaro eta mintegietan. Alde horretatik, batez ere, teknologia berrietan, hizkuntza prozesuetan, hizkuntza normalizazioetan, aniztasunean eta bizikidetzan, eta metodologian eta ebaluaketan trebatzen ari direla azaldu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ahotsak se mantiene como ejemplo
Jendartea
«Un proyecto ambientalmente inviable»
Euskal Herria
Batasuna subraya que es hora de pasar «de las relaciones a la negociación política»
Euskal Herria
Askatasuna: «El proceso que no recoja la amnistía estará podrido y no servirá»
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en Arrizabalaga y Baiona
Kultura
«Sotanarekin hasi eta bakeroetan amaitu zuen» bertsogintza aztertu dute Bizkaian
Kirolak
Rúbrica de Champions a la temporada
Mundua
De Villepin supera la moción de censura pero acusa el desgaste
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea