GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-18
Egitarau biribilagoa aurten Txalaparta Festa hogeigarren ediziora iritsi delako
Orain 35 bat urte, berrogei bat txalapartari bildu ziren Aralarko santutegian Zuaznabartarrei omenaldia egiteko. Artzetarrak izan ziren ekitaldiaren eragile nagusiak. Hura izan zen txalapartaren inguruan egin zen lehen topaketa. Geroztik asko egin dira, baina gehien iraun duen topaketa, egitarau aberatsena antolatu ohi duena, Hernaniko Txalaparta Festa da. Aurten beteko ditu hogei urte.

HERNANI

Hogei urte beteko ditu aurten Hernaniko Txalaparta Festak, eta egitaraua atzera begirako baten bidez hasiko da gaur Biteri kultur etxean, 19.30ean. «Joan den astean Extremaduran izan nintzen batzar batean, eta Erdi Aroko kontalariek egiten zutena egingo dugu ostegunean. Haiek paperetan marraztutako irudiak erakutsiz hasten omen ziren jendearen aurrean beren istorioak kontatzen. Gauza bera egingo dugu guk baina Power Point programarekin. Batzuetan kartelak, besteetan bideoak erakutsiz ordu eta laurdeneko saioa egingo dugu. Hogei edizioek egin duten ekarpena laburbilduko dugu eta DVDan gordeko dugu banatzeko asmoarekin», esan zuen Juan Mari Beltranek, Txalaparta Festaren aita pontekoak.

Hernaniko topaketok dira txalapartaren inguruan egiten diren aberatsenak eta iraupen luzeena izan dutenak. Artzetarrek Zuaznabartarren omenez Aralarko santutegian antolatu zuten topaketa gogorarazi zuen Beltranek. «Lau txalaparta bakarrik eraman genituen eta txandaka aritu ginen jotzen», esan zuen. Geroztik, topaketa bakanak egin izan dira: Uharten pare bat urtez egin zituzten batzuk, Aste Nagusian egun bat antolatzen hasi dira Bilbon, esate baterako.

«Alderdi teorikoak jorratu eta taldeak ezagutzera emateko egin diren topaketarik iraunkorrenak gureak dira», jarraitu zuen Beltranek.

Programa didaktikoa

Aurtengo edizioaren berritasun handienetakoa bihar 11.00etatik aurrera Musika Eskolan Juan Mari Beltranek eta Andres Doñate informatikariak aurkeztuko duten informatika programa da. Parisen aspaldi Beltranek erosi zuen Papua Gineako disko zahar batean aurkitu zuen azkeneko urteotan txalaparta erakusteko erabili duten sistema. Sistema hori informatizatu dute. «Sistemak oraingoz pantailan txalapartaren esaldiak idatzi eta entzutea ahalbidetzen du. Baina ohol bakarrarekin ari bagina bezala agertzen da idatzita. Ohol bakoitzean nola jo, zein puntutan jo eta beste hainbat informazio sartu beharko ditugu», esan zuen Beltranek. Programa doan banatzeko asmoa dute.



Ekitaldi nagusia, txalaparta jaialdia
J.A.

HERNANI

Ekitaldi nagusia etziko Txalaparta Jaialdia izango da. 18.00etan Txalaparta Erromeria hasiko da. Hernaniko Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikiti eta txistu taldeak ibiliko dira kalean, eta txalaparta saio libreak egingo dituzte Ezkiaga pasealekuan;gainera, sagardoa banatuko diote jendeari. 21.00etan hasiko da herri afaria, eta ondoren egingo dute jaialdia. Hernaniko bertso eskolako bertsolarien ondoren Zuaznabar eta Goikoetxea txalapartarien familiakoek joko dute eta euskal lurralde guztietako ordezkariak izango dira ondoren: Ipar Euskal Herritik Donapaleuko eta Baigorriko txalapartariak etorriko dira; Bizkaitik, Sestaoko Zugarramurdi txalaparta eskolakoak; Arabatik, Arabako txalapartariak; eta Nafarroatik, Uharteko Txalapartari Tailerrak. Beltranek gogorarazi zuenez, Irungo taldea eta Jexus Artzeren taldea etorri ziren lehen ediziora, eta Jexus falta bada ere, besteak gonbidatu dituzte.

Izango da besterik ere:bihar, 19.30ean, Ttakunpa taldearen emanaldia izango da Biterin, eta gaueko hamabietan, Atxur tabernan Txalaparta Party Aparta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea