Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Arnaldo Otegiri Auzitegi Goren espainolak «erregea iraintzeagatik» jarritako urtebeteko kartzela-zigorra bete beharra. Erabakiak hiru urteko balioa du eta epe horretan deliturik ez egitea da ezarri dion baldintza. Fiskaltza ere horren aldeko azaldu zen.
BILBO
«Egunkaria auzian» atxiloturikoek torturak salatu ostean, «torturatzaileen nagusi» deitu zion Arnaldo Otegik Juan Carlos I.a Borboikoari Donostian emandako prentsaurreko batean, 2003ko otsailean. «Erregea iraindu izana» leporatuta, mahaikidea EAEko Auzitegi Nagusian epaitu zuten joan den urteko martxoan, eta absolbitu egin zuten adierazpen askatasunaren barnean eginiko adierazpenak zirela argudiatuta. Alabaina, Fiskaltzaren helegitea kontuan hartu eta urriaren 31n Auzitegi Goren espainolak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zion. Atzo, EAEko Auzitegi Nagusiak zigor hori bete beharra bertan behera utzi duela jakinarazi zuen.Hiru urtez utziko dute bertan behera eta, baldintza gisa Auzitegiak epe horixe jarri dio eledun abertzaleari deliturik egin ez dezan. Horiek horrela, ez du espetxera sartu beharrik izango. EAEko Auzitegi Nagusiaren autoan GARAk eskuratu ahal izan zuen, Fernando Ruiz Piñeiro, Nekane Bolado eta Roberto Saiz epaileek esaten dute erabaki hori hartzeko zen- bait elementu hartu dituztela kontuan. Konstituzio Auzitegi espainolaren doktrina da lehena hain justu, epaiaren aur-kako helegitea aurkeztua du Otegik auzitegi horretan, «arauak oinarrizko eskubideen egikaritzearen kasu honetan askatasunaren alde interpretatu behar direla esaten baitu. Gainera, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz egiten du bertan behera uztearen alde espetxe-zigorrak epe motzekoak direnean».
«Arriskurik gabekoa»
Beste irizpide bat ere nabarmendu dute epaileek erabakia hartzeko garaian. Izan ere, Fiskaltzak zigorra bertan behera uztearen aldeko jarrera agertu du, ez baitu «arriskurik»ikusten Batasuneko mahaikidearengan.Zehazki, honakoa adierazi du fiskalak eledun independentistaren gainean:«Ustez gertaerak jazo zireneko testuinguru sozialak eta gaur egungo egoerek islatzen du- te etorkizunean deliturik egingo ez duen pertsona ba-ten irudia». Gainera, EAEko Auzitegi Nagusiko epaileek uste dute Otegiren zigor-aurrekariak 1989an jarritako sei urteko kartzela-zigorra «baliogabetzeko modukoak» direla eta, beraz, ez direla «kontuan hartu behar». Mahaikidearen kontra, gaur egun, sei zigor-auzi daudela onartu arren, horietako bakar batean ere ez dagoela zigor epai irmorik gogorarazi dute Ruiz Piñeirok, Boladok eta Saizek beren epaian.
El PSOE lo respeta e insta a cumplir la ley
DONOSTIA El PSOE expresó su respeto a la resolución del TSJPV, «que habrá tenido sus razones para ello», al tiempo que destacó que la propia Fiscalía ha apoyado la suspensión de la ejecución de la condena contra Otegi. No obstante, Diego López Garrido, su portavoz en el Congreso, advirtió al mahaikide que esta decisión no está relacionada con la posibilidad de que pueda presentarse a futuras elecciones, ya que Batasuna está ilegalizada «por una vía constitucional, la Ley de Partidos». Por ello, le instó a «cumplir la ley, no sólo la penal, sino la de Partidos». Emilio Olabarria (PNV) se felicitó por el auto porque «contribuye a crear un ambiente de cierta distensión» y porque «quien puede ser un interlocutor en un proceso de pacificación entusiasmante no puede ser que esté siendo perseguido sistemáticamente por la Justicia». Leopoldo Barreda (PP) dijo que su partido respeta la suspensión, mientras que EB pidió la despenalización del delito de «injurias al rey» y Aralar pidió la anulación de la pena a Otegi.
|