GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-18
Murnauren «Fausto»ren 80. urtebetetzean, jardunaldiak

DONOSTIA

Murnauk “Fausto” orain dela laurogei urte filmatu zuela-eta, proiekzioak antolatu dituzte gaur eta bihar Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusian, Ibaetan. Gaurkoa, 9.30ean, euskaraz izango da. Biharkoa, berriz, 10.30ean, gaztelaniaz.

Proiektatuko duten “Fausto” Madrilgo Filmategiaren enkarguz Luciano Berriatuak orain dela gutxi zaharberritu duen kopia da, hots, 1926an ikusi ahal izan zutenarekin antz handiena duena. Gainera, jatorrizko partitura ere berreskuratu dute, eta, horri esker, Javier Perez de Azpeitiak zuzenean jo ahal izango du, pianoa lagun, proiekzioak egiten dituzten bitartean.

Berez mutua den arren, filmean, tarteka, badira Goetheren “Fausto”tik hartutako testu batzuk. Testu horiek alemanetik euskaratu ditu Elena Martinezek, eta gaur irakurriko dituzte. Aurkezpena eta gainerako azalpenak ere euskaraz egingo dituzte gaur, 9.30etik aurrera.

Bihar, berriz, filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dute, gaztelaniazko azpidatziekin. Ekitaldia 10.30ean hasiko da, eta filma proiektatzeaz gain, Fito Rodriguez irakaslearen “La sombra de Fausto” liburua aurkeztuko dute antolatzaileek. Jatorriz euskaraz idatziriko “Faustoren itzala”ren itzulpena da. Hiruk argitaratu du, Alfonso Sastreren hitzaurre batekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea