GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-18
Yann Tiersen-en kontzertua izango da gaur Bilbon

BILBO

“Amelie” eta “Good bye, Lenin” filmetako soinu bandek eman zuten ezagutzera 33 urteko bretoia gurean. Orain, bost laguneko banda osatu eta Santana 27 aretoan dugu “Les Retrouvailles” lana aurkezten, 22.00etan.

Nerabezarotik Europako kontserbatorio nagusietan ikasle, instrumentista bikaina dugu Yann, eta arrabita, pianoa, soinua edo gitarra jotzeko gai da. Chanson malenkoniatsutik rock distortsio bortitzenetara, arlo zabala jorra dezake zuzenean.

98ko “Le Phare”rekin egin zuen legez, Ouessanteko uhartean konposatu du diskoa, «berriro elkartzea» deiturikoa. Bertan, Liz Fraser-ek (Cocteau Twins) eta Stuart Staples-ek (Tindersticks) abesten dute, baita Jane Birkin-ek ere. Lan horri laguntzen dion filma aurki helduko da, Aurelie Du Boysek zuzendu duen “La Traversee”.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea