GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-18
Araba Euskaraz-en kantak Kukumaren musika eta Ruben Sanchezen hitzak ditu

GASTEIZ

“Barruan daramagu” izenarekin, aurtengo edizioaren leloa denarekin, alegia, Araba Euskaraz-eko kanta aurkeztu zuten atzo Gasteizen. Musika Bizkaiko Kukuma taldeak egin du eta hitzak, ordea, Ruben Sanchez bertsolari gasteiztarrak idatzirikoak dira. Kantarekin batera Armentia ikastolako ikasleek grabaturiko bideoa ere aurkeztu zuten.

«Batetik, kanta egiteko orduan Kukuma taldearengana jotzea erabaki genuen, lantzen dituzten erritmo alaiengatik eta musika-tresnen aberastasun eta estilo ezberdinen nahasketagatik. Hitzen egileari dagokionez, Ruben Sanchez gasteiztarra, bertsolaria eta ikastolaren inguruko egitasmo ezberdinetan ibilitakoa izanik, aproposa iruditu zitzaigun», azaldu zuen Araba Euskaraz 2006ko Ikuskizunak Batzordeko Ane Muñoa kideak.

Ruben Sanchezek gonbita pozik hartu zuela onartu eta euskararen erabilera bultzatzearen aldeko kanta konposatu zuela aipatu zuen. «Kanta bi zatitan banatzen da eta ikasleei zuzendurikoa da ­azaldu zuen­. Lehenengo zatian umeen euskararen erabilerari egiten dio erreferentzia eta bigarrenean, ordea, aldaketak bizi eta nerabe egitean ez dutela hainbeste erabiltzen aipatzen du. Hortaz, ikasleengan pentsaturiko hitzak dira eta aurrera egiteko dei egiten zaie, euskara alde batera utzi ez de- zaten». Kanta Balea estudioetan grabatu dute Armentia ikastolako zenbait umeren ahotsen laguntzarekin.

Bestalde, bideoa aurkeztu zuen aurtengo antolakuntzan diharduen Armentia ikastolak. Ikastolako kanpoaldeko horma zurian barraskilo baten grafitia margotzeko izandako sormena grabatzea erabaki zuten. Jesus Serrano errealizadorea, Unax Blanco kamera eta Idoia Balantzategi ikastolako ama bat aritu dira bideoa ekoizten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea