Hamasek eratu duen Polizia berria lanean hasia da Gazan
Gero eta gerra giro larriagoa dago Gazan. PANeko Poliziak egoera bere onera ekartzeko kemenik erakusten ez duela-eta, Hamasek zuzentzen duen Gobernuak 3.000 kidez osatutako funtzionario gorputz berria eratu du, nahiz eta Abu Mazen presidenteak aurkako iritzia azaldu duen.
GAZA
Istilu artean hasi da lanean gorputz berria, Ezzedin Al Kasam Brigadetako milizianoz osatu dutena. Hala ere, Herri Erresistentziaren Batzordeetako kideak eta Jihad Islamiarrekoak ere onartu dituzte, Said Seyam Barne ministroak jakinarazi duenez. Hori bai, atzo ikus ahal izan zenez, hemendik aurrera burua estali gabe ibiliko dira. Egungo Poliziari laguntza ematea litzateke bere helburua, ministroak esandakoaren arabera.Mahmud Abbas Abu Mazen presidenteak gorputz berria «legez kanpokoa» dela esan zuen, Hamasek ekimenaren berri orain hilabete eman zuenean. Izan ere, Abu Mazenen Al Fatahren eta Ismail Haniyeh lehen ministroaren Hamasen arteko desadostasunak izan dira azken asteotan, segurtasun indarrek noren kontrolpean egon behar duten erabakitzerakoan. Seyam Barne ministroak esandakoaren arabera, atzo lanean hasi zena ez da gorputz berria, Poliziaren beste adar bat baizik. Baina adar hori, presidentearen menpe egon beharrean, Barne Ministerioaren menpe egongo da. Oso giro nahasian hasi dira lanean. Asteartean, Ezzedin Al Kasam Brigadetako miliziano bat hil zuten tiroka Gazan eta beste bat zauritu zuten, tankerako erasoan, Jan Yunesen. Atzo goizaldean, berriz, ezaugarri bereko beste eraso bat egin zuten Hamaseko beste kide baten aurka. Inork ez du bere gain hartu erasoon erantzukizuna, baina hedabide gehienek Al Fatah presidentearen mugimenduari egotzi diote.
Interes ugari
Hala ere, begirale batzuek nabarmendu dute atzerriko agente ugari dagoela Gazan gertatzen denaz interesatuta, Israelgo Armadaz gain. Egipto eta Jordaniako gobernu ahulei, esaterako, beste inori baino gehiago komeni zaie Hamasen Gobernuak porrot egin dezan, bestela herrialde horietako talde islamiarrek gora egingo luketeela-eta.
Israel mata a dos milicianos en Cisjordania
El Ejército israelí mató ayer a dos milicianos de la Jihad Islámica en una operación en la cual los soldados rodearon un edificio y destruyeron parte de ella con una excavadora. Los médicos palestinos que entraron en el edificio tras el tiroteo encontraron los cuerpos de dos hombres y a otro miliciano gravemente herido. Un portavoz de la Jihad, Abul Abed, afirmó que «esto nos da más valentía para combatirlos. Luchamos contra Israel en nombre de cientos de millones de musulmanes de todo el mundo, es nuestro destino». -
|