GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-18
Illart Azkarate Iturbe eta Haritz Larrañaga Unanue - Gipuzkoako Askatasuneko kideak
Jon Agirreren azken mende laurdena

Nelson Mandela ezagutzen ez duenik ez dago Euskal Herri- an. Armak eskuan borrokatu zuen Hegoafrikan gutxi batzuek (afrikanner zuriek) etnia beltzei ezarri zieten apartheida. Preso hartu zuten 1962. urtean, eta bere bizitzaren hogeita zortzi urte eman zituen kar- tzelan, erresistentzia lejitimoaren mito unibertsala bihurturik.

Gatazkaren garratzean, ohiturik dugu hunkiduraren zuntza, eta harrigarriena entzunda ere, sorbaldak jaso egiten ditugu, zorigaiztokoen erresuman bizirautera kondenatuta bageunde bezala. Hala, urteen joanean, sarri izan dugu euskal preso politikoen berri. Duintasunezko testigantza behinenak harresien bestaldetik iritsi zaizkigu txikitandik, eta asko eta asko koskortu gara beren aurpegiak zein izen-abizenak herrietako txoko zein paneletan itsatsita ikusiz. Gure kale-jokoen lekuko isilak, hiriak eta auzoak aldatu dira, etxe berriak eraiki, zaharrak erauzi, ezker pareta berritu, eta belaunaldien arteko kate-begiak lotu, mural handi- etako begi-presoek so egiten gintuztelarik.

Nelson Mandela kartzelan zegoela, zuri-beltzeko argazkiak egin eta munduan barrena zabaldu ziren. Erregimen arrazistaren basakeriaren irudi hedatuenak izan ziren, ordurako hogei bat urte baitzeraman preso Mandelak. Mundu zibilizatuaren muga labainkorretan hezi garenez, kolore anitzeko jendarte-esparru eta talde giroan bizi dugu euskal gazteok inguruarekiko pertzepzioa.

Guri, hain zuzen, urte luzeetan lotu zaigu paretara Jon Agirreren begirada lasaia. Lehen urrats txikiak egin genituenetik gaurdainoko azken urrats militanteak egin ditugun arte, Aramaioko preso politikoaren horma-irudiak lagundu gaitu parranda eta manifetan. Inork pitzatu ez duen ikono herritar gisa sentitu dugu, zuri-beltzez zein kolorez, Jon Agirre borrokalariaren argazkia, eta oroitzapenen galerian gertuko tokia diogu gordeta: bihotz ondokoa, gure iraganaren kale-kantoi kuttunean.

Joan den astean, maiatzaren 11n, hogeita bost urte bete ziren atxilotu eta espetxeratu zutenetik. Mende laurdena, edo gure zilborretik ikusita, ia bizitza osoa. Zuri-beltzezkoak dira garai hartako argazki gehienak, horiztatu dira orduko egunkariak, eta zimelduta dago polizia etxean Jon torturatu zutenen kopeta. Hala ere, Jon kartzelan dago oraindik, bost aldiz bost, bederatzi mila ehun eta bost egunez burnisareak harrapatuta.

Ehunka aldiz zeharkatu dugu Arrasateko Portaloia eta beti zegoen itzalpeko korridoreetan. Espetxe politika aldakorrak denetarik frogatu du euskal preso politikoen borondatea makurtarazteko, eta guztietan egin du huts. Ankerkeriaren proba-leku horietan Jon Agirre hamaika aldiz trebatu da espetxe militarizatuak, exterminiozko katzela-erregimenak, sakabanaketa politikoa edota desasistentzia medikoaren zepoak saihesten.

Eta gaur arte garaile dugu. Halabeharrezko norgehiagoka horretan, duintasuna gailendu zaio men- deku goseari. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ibilbide eredugarria egin du mende laurden honetan, Euskal Herriaren eta askatasunaren aterpe sendoena izan da. Denon ametsak umotu dira beren erresistentziaren gordelekuetan, eta orain errealitate izateko bidean dira. Bi kontinenteetan atzera-aurrera, Jonek ez du deus galdu bidean, osasuna izan ezik. Eta, halere, kalean beharko luke egon. Bere ebazpena erredaktatu zuen epailea erretiroan egongo bada ere, estatuen gerra estrategiak ez du, gaur arte, zimurtze joerarik, eta legedia bihurrituz, biziarteko zigorra ezarri diote. Hogeita bost urte eta oinarrizko eskubideak lehian, Jonen bizarrak ile-zuri izpirik ez zuenean bezala.

Datorren larunbatean hitzordua dugu Arrasaten. Arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da Elurtxuri-ren borroka testigantza gogoratzeko manifestazioa eta ondorengo ekitaldi politikoa. Berriz ere, Jonen begiradak erakarri gaitu hormetara, eta bere irudia erdi-erdian daraman kartela irakurri ahal izan dugu. Ohiko kale-kantoi kuttunean, deiadarra. Eta beste behin ere, Jontxu, atximurka bihotzean.

Uztailean, hogeita sei urte kartzelan emango ditu Sagardui zornotzarrak ere. Beste seiehun ate blindatuk ixten diote bidea konponbide demokratikoari, esan beharrik ez baitago: haiek gabe, ez bakerik, ez askata- sunik. Aukerez betetako abagune politiko honetan amnistia eta askatasuna behar ditu gure herriak. Prozesua egongo bada, ez baztertzailea eta herritar guz- tien eskubideen babeslea izango dugu. Euskal preso politikoenak barne, jakina, etxean eta libre behar baititugu. Erronka horren aurrean, guztiok gara giltza, atetzarrak ireki eta etxera ekartzeko. Kateak hautsi eta aske bizitzeko. Gutxi izanda ere, preso eta iheslarien aldeko edozein lan apurrak trabatu baitezake herioaren eta sufrimenduaren gurpila. Ez zalantzarik izan eta etor zaitezte gurekin kalera. Ordezka ditzagun gure presoen argazkiak beren zuzeneko irribarre eta indar berrituekin. Hegoafrika ez dago hain urrun.

Portaloi ondoan gaituzu zain, Jon. Gu ezagutzea erraza duzu: kola eta pintura gorria daramagu zapatiletan, eta zure erretratuaren argia begi-ninietan. Mende laurden bat zure esperoan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea