GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-05-18
Senpereko isuria langile baten akatsagatik gertatu dela argitu dute
Joan den igandean egin zuten Herri Urrats jairako eramandako komun mugigarrietako ur beltzek triskantza eragin dute Senpereko aintziran. Komunez arduratzen den Arlan enpresako langile batek ur zikinak araztegira doan kutxa batean bota beharrean aintzirara doan batean bota zituen, eta 500 arrain agertu dira hilda. Senpereko Herriko Etxeak eta aintzira garbitzeaz arduratzen den Agur enpresak salaketa jarri dute. Seaskak, aldiz, ez du eginen.

BAIONA

Herri Urrats jairako eramandako 43 komun mugigarrietako ur beltzak, 3.000 bat litro, Senpere aintziran bukatu izana langile baten akatsari dagokiola argitu du Erandioko Arlan enpresak. Enpresa hori Herri Urrats jaia hasi zenetik ­aurten hogeita hirugarrena izan da­ arduratu izan da komun mugigarriez. Bertako arduradun Jose Landaluzek hau jakinarazi zuen: «Urtero antolatzaileekin garbiketa egiteko modua hitzartzen dugu, eta ur zikinak araztegira doan kutxa batera botatzen ditugu. Aurten, ordea, garbiketa egitera joan den langilea berria zen. Lehen aldia zuen Senperen, eta erratu egin zen; ur zikinak araztegira doan kutxara bota beharrean ibai kutxa batera bota zituen, alboan baitaude biak». Ondorioz, ur beltzak Senpereko lakuraino iritsi ziren Amezpetuko ubidean barna eta 500 bat arrain agertu dira hilda.

Arrainen heriotza ekarri duen kutsadura ez da anitz zabaldu, asteartean Senpereko teknikariek horren berri izan eta berehala Urdazurira doan kanalean presa bat egin baitzuten. Aldi berean, kamioi zisterna batzuekin, kutsatutako ura atera zuten aintziraren goialde eta behealdean. Urtean Senpereko aintziraren saneamenduaz arduratzen da Agur enpresa, eta hark jakinarazi du kutsagarriak izan zitezkeen produktuak berehala atera ondoren aintzirak duen auto-garbiketa sistemaren bitartez bi egunean guztiz garbia izanen dela.

Landaluzek nabarmendu zuenez, isuriaren itxuragatik ­papera eta zikinkeria ugari biltzen da halako komunetan­ larria dirudien arren, kutsadura ez da larria izan. «Komunetan erabiltzen dugun produktua kaltegabekoa da. Bere egitekoa gorozkiak desegitea eta usain txarra eragoztea da; ez da batere kutsagarria». Hartara, Arlango arduradunaren esanetan, arrainak «gorozkiek berez daukaten amoniakoaren kontzentrazioagatik» hil dira.

Herri Urratseko arduradun Estelle Gońik adierazi zuen aintziraren kanaletan egin zuten presari esker ur zikinik ez dela Urdazuriraino heldu. Hala ere, astearte arratsean Baionako gobernu ordezkaritzak Senperetik eta kostaraino arrantza eta bainua debekatu zituen Urdazuri ibaian arriskua ez dagoela ziurtatu arte.

Seaskak Arlanekin segituko du

«Pertsona bakar baten akatsa izan zen eta horregatik ez da enpresaren irudia gaitzitu behar; gizakiak gara eta edonori gerta dakiokeen falta izan da», adierazi zuen Gońik. Bestalde, Arlanek bere ardura berehala onartu zuela jakinarazi zuen, eta «jarrera oso ona» izan zuela nabarmendu. Seaskak etorkizunean enpresarekin lanean segituko duela ere adierazi zuen. Ikastolen besta Senperen antolatzen jarraituko dutela ere esan zuen Herri Urratseko arduradunak.

Atzo goizean Arlan eta Agur enpresetako ordezkariak Senpereko Herriko Etxeko eta Herri Urratseko arduradunekin elkartu ziren eta komun mugigarrien enpresak bere akatsa eta ardura berehala onartu zituen. Horren ondorioz, Seaskak salaketarik ez jartzea deliberatu du. Agur enpresak, bestalde, salaketa ezarriko du, gertakari horren gainean babes juridikoa ziurtatzeko. Senpereko Herriko Etxeak ere salaketa ezarriko du Arlan enpresaren kontra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea