GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-05-18
Lakuak jakinarazi du berotegi efektua konpentsatuko duela
Berotegi-efektua sortzen duten gasen igorpenak konpentsatzeko asmoz, Lakuako Gobernuak Kenyan basoak berritzeko proiektu bat jarriko duela abian jakinarazi zuen atzo Bilbon. Horretaz gain, Ekopass elkarteak, igorpen horiek borondatez konpentsatzeko, gizarteari helarazi nahi dion kanpaina bat aurkeztu zuen atzoko agerraldian.

BILBO

Gasteizko Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak atzo iragarri zuen Kenyan basoak berritzeko proiektu bat jarriko duela abian. Ekimenaren zergatia honakoa da: Lakuako parke mugikorra erabiltzearen ondorioz eta hegazkinean egindako joan-etorrien ondorioz, 2005ean, 2006an eta 2007an sortutako berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenak konpentsatzea.

Hala, proiektuaren bitartez, Lakuak 37 mila zuhaitz inguru landatuko ditu Kenyan. Horretaz gain, tokiko erkidegoak garatuko dituela eta emakumearen sustapena bultzatuko duela jakinarazi zuen. Saileko sailburu Esther Larrañagak esan zuenez, ekimen horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den CO2 kopurua konpentsatu nahi dute. «Argi daukagu horrelako ekintzak burutzekotan herrialde azpigaratuetan jarriko ditugula abian», gehitu zuen sailburuak.

Gasteizko Gobernuak Afrikako Green Belt Mouvement elkartearekin sinatu du zuhaitzak landatzeko hitzarmena. Elkartea Hego Afrikako Nobel saridun Wangari Mathaik gidatzen du. Prentsaurrekoan Mathaik Kenyan aurrera eraman duen proiektuaren inguruko bideo informatzaile bat erakutsi zuten. Bertan azaltzen denez, proiektu horren bidez, 1977. urtetik gaur egun arte milioika zuhaitz landatu dituzte Afrikako herrialdean.

Horretaz gain, Ekopass elkarteko buru Iñaki Barredok gehitu zuen berdin dela berotegi-efektuari aurre egiten dion ekintza bat hemen edo munduko beste edozein lekutan aurrera eramatea, «gasek eragiten duten efektu kaltegarria orokorra baita». Izan ere, etekina ateratzeko asmorik gabeko elkarte horrek euskal herritar eta erakunde publiko zein enpresei gas igorpenak konpentsatzeko zuzenduko zaien kanpaina aurkeztu zuen. Barredok azaldu zuenez, kanpaina horren helburua da, «herritar guztiek, enpresek eta erakundeek ahal duten neurrian, klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzea». Proiektu horren bidez, «norberak eguneroko jardunean saihestu ezin dituen igorpenak konpentsatu ahal izango dituela adierazi zuen, hala nola, «EAEn eraginkortasun energetikoa xede duten egitasmoetarako laguntza ekonomikoa emanez». Larrañagak borondatezko konpromiso sozial horrekin bat egiteko deia luzatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea