Presoen alde herriz herri egiteko deia Hendaiatik
·Bixkiak taldeak gizartea astintzeko egunero eta bertatik bertara lan egitea eskatu du
HENDAIA
Presoen eskubideen aldeko borrokan, herriz herri eginiko ekintzen eta ekitaldien garrantzia nabarmendu du Bixkiak Hendaiako Askatasuneko tal-deak. Horixe esan du joan den maiatzaren 6an presoen alde izandako futbol txapelketa arrakastatsuaren azterketa egiterakoan. Bixkiak herri taldearen ustez, gizartea astintzeko egunero eta bertatik bertara lan egitea ezinbestekoa da.
Hendaian antolaturiko futbol txapelketan Euskal Herri osoko 64 talde aritu ziren. Askatasuneko Bixkiak taldeak bertaratutako mila bat lagunei eta ekitaldia arrakastatsua izan zedin lagundu zuten guztiei eskerrak eman dizkie. Izan ere, Hendaiako elkarteak, herriko beste zenbait eragilerekin, azkeneko hiru urteotan antolatu duen eki- mena gero eta indar handiagoa hartzen ari da.
Egun osoan futbolean ari- tzeaz gainera, herri bazkaria egin eta arratsaldean kontzertu batez gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Bazkariaren ostean, berriz, ekitalditxoa egin zuten euskal preso politikoak omentzeko eta horien eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.
Hunkigarria izan zen ekitaldia, azken boladan zendu diren presoen aldeko bi militanteri omenaldia egin baitzieten.
|