GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-18
Txintxirri ikastolaren eskutik dator Elorriora «Batzen gaituena...» Ibilaldia
Herri Urratsen ostean badator aurten ere Ibilaldia Bizkaira. Elorrion hitzordu berezia izango dute ikastolen eta, oro har, euskal kulturaren alde egin nahi duten herritarrek, eta «Batzen gaituena...» leloarekin bat egiteko deialdia egin dute arduradunek. Txintxirri Ikastolak ahalegin handia egin du prestaketa lanetan, eta zinez eskertu zuen atzo jasotako laguntza. Hamar egun baino ez dira falta jaialdirako. Eguraldi ona egingo duen itxaropena dute elorriarrek.

BILBO

Hamar egun baino ez dira gelditzen Ibilaldiaren beste edizio bat egiteko. Elorriok hartuko du hitzordua, eta 28. jaialdiaren ardura nagusia Txintxirri ikastolak hartu du bere gain oraingoan.

Atzo prentsaren aurrean aritu ziren Jose Luis Aurtenetxe Bizkaiko Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Ińaki Erroz Txintxirri ikastetxeko zuzendaria eta Ainhoa Apaolaza Ibilaldiko koordinatzailea Bilboko Kafe Antzokian. Eta bertan nabarmendu zutenez, urteak joan eta urteak etorri, Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren Hezkuntza Proiektua ezagutaraztea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea, hain zuzen ere.

Errozek jaialdiari buruz nabarmendu zuen Ibilaldirako gonbita euskararen aldeko orori helarazten diotela. Mezu nagusien artean, gainera, aipatu zuen aurtengo edizioan gizarteko fenomeno izatera iritsi den «botiloiari» aurrea hartzeko eta hartaz kontzientzatzeko neurriak izango direla. Txintxirriko ikasleek, adibidez, Power Point programaren bitartez beste ikastetxeetara mezu hori helarazi dute, eta hilaren 28ko hitzorduan alkoholimetrorik eta antzeko neurririk izango da bisitarien aukeran. Neurtu gabeko kontsumoak ez baitu bat egiten jaialdiaren izaerarekin.

Naturarekiko sentikortasuna bultzatzea ere dute xede, eta horretan Elorriora bertaratzen diren euskaltzaleek ere badutela zer eginik gogorarazi zuten.

Osterantzean, aurtengo edizioa prestatzen aritu direnek eguraldi ona egingo duen itxaropena dute orain, eta urtean egindako lanetan izandako laguntza guztia zinez eskertu zuten agerraldian.

Zailtasunik gabeko zirkuitua

Ainhoa Apaolazak azaldu zuen 5,5 kilometroko ibilbide asfaltatua prestatu dutela bisitarientzat. Elorriok inguruetan dituen hainbat auzo ezagutzeko beta izango da era horretan. Naturarekin harremanetan, adin orotako jendeak zailtasunik gabe egiteko modukoa dela argitu zuen. Parte-hartzea handia izan dadin, ibilbidea eta guneak askotarikoak izango dira. Lantegiei eta musikari tartea egingo diete, euskaltzaleen aktibotasuna ere bilatzen baitute.

Ibilbidea, festa, aldarrikapena... guztia uztartuko du Elo- rriok «Batzen gaituena...» lelopean. «Gure izaeran sakonduz, sakoneko sentimenduen bila errazago aurkitzen dugu elkartzen gaituena. Batzen gaituenaren bila joan nahi dugu. Barneko sentipenak azaleratu eta ikastolen hezkuntz proiektua gehiago gizarteratzeko», esan zuten.



«Muturreko aisialdia: bete zaitez emozioz»
«Emozioak azken muturreraino eramateko», betiere alkoholaren kontsumoa neurtuta, muturreko aisialdiko ekintzak izango dira gune batean. Garabi handi bat, zirkuitu berezi bat... Alkoholimetroetan putz egin beharko dute parte hartu nahi dutenek; 0,5etik gora emanez gero, ezer ez.



Garraio publikoaren aldeko apustua
Halakoetan egin ohi denez, arduradunek garraio publikoaren alde egin dezatela «mesedez» eskatu diete euskaltzaleei. Autobusak eta trenak eskainiko ditu aukera onenak: Bilbotik, Donostiatik, Durangotik... irtengo dira, gehienak Berrizeraino. Elorriorainoko bidea lotuta izango dute gero.



Jaialdiko omenduak: mendia eta euskara
Aurtengo jaialdiak omenaldirik izango du; mendiari lotutakoa, alegia. Euskal Herriko mendizaletasunean euskara eta gure kultura ezagutzera ematen aitzindari izan diren mendi taldeak eta mendizaleak egingo dituzte protagonista. Arriola kultur aretoan izango da hori, 11.30ean.



Guneek leloaren balioak dituzte izen
Bost gune nagusi izango dira, beste txikiago batzuk ere atonduko dituzten arren, 5,5 kilometroko zirkuituan. Guneen izenak «batzen gaituena» leloaren barruko balioak dira: euskararen erabilera, herri-ekimena, aniztasuna, parte-hartzea, naturarekin bat egitea eta hezkuntza berritzailea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea