GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-18
- Berezkoak (Bakarkakoak)
Delmas: «Jokalariak oraindik lasai daude»
·Zuri-gorriek gaur egingo dute Cardiffen lehen entrenamendua

BIARRITZ

Biarritz taldeko jokalariak eta entrenatzaileak atzo bertan abiatu ziren Cardiffera, Landetako egonaldia amaitu eta gero, etzi Munsterren aurka jokatuko duten Europako Kopako finala jokatzeko prest egoteko.

Jokalariak abiatu aurretik kazetariekin izan ziren, eta nahiko lasai ageri ziren: «Oraindik ez dute presioriok, baina eguna gerturatzearekin batera hasiko da finaleko urduritasun hori agertzen. Dena dela, entrenatzaileok ardurak hartu behar ditugu, eta jokalariei ahalik eta lasaien utzi behar diegu, presio horretatik aldendu behar ditugu», esan zuen Jacques Delmasek, Biarrizko entrenatzaileetako batek.

Larunbateko finalean, ordea, Munsterrek eskarmentu handiagoa izango du, hirugarren finala baitu, eta gainera, etxean bezala arituko da, zaleen askoz ere babes handiagoa izango baitu. Delmas, ordea, ez du horrek kezkatzen: «Egia da eskarmentu handiagoa dutela, eta hori akaso nabari daiteke, baina guk baditugu nazioartean partida asko jokatutako jokalariak. Betsen, Harionrdoki, Yachvili, Balan edo Lievremont esaterako, eta horiek hartu beharko dute taldearen ardura», erantsi zuen. Azken egun hauetan Landetan aritu dira finala prestatzen, eta dena ongi joan omen da: «Lasai aritu gara. Batez ere eskasak eta uztartzeak landu ditugu, berak hor oso indartsuak baitira », esan zuen. Taldeak atzoko eguna bidaiatzeko hartu zuen, eta gaur eta bihar egingo ditu finalaren aurreko azkeneko entrenamenduak.

Honako jokalari hauek joan dira Galesera: Balan, August, Jhonston, Noirot, Lecouls, Thion, Olibeau, Carizza, Betsen, Lievremont, Harinordoki, Dusatoir, Yachvili, Dupy, Peyrelongue, Bobo, Traille, Bidabe, Gobelet, Hegarti, Aranburu, Brusque eta Dambielle.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea