GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-18
- Herrien arteko III. Euskal Jokoen Topaketak -
Sekulako parekotasuna Sarako kanporaketan
·Lehia berdinduta amaitu zen eta etxekoek, Itsasuk eta Biarritzek, tokan erabaki zuten irabazlearen izena

DONOSTIA

Euriaren bisita deserosorik gabe eta eguraldi freskoarekin jokatu zuten joan den larunbat arratsaldean Herrien arteko III. Euskal Joko Topaketen Lapurdiko kanporaketa. Hasiera batean antolatzaileek hamar talderen partaidetza espero bazuten ere, azkenean zazpi herri izan ziren Sarako lehian ordezkaritza izan zutenak. Baina kopuruak gorabehera, talde guztien eginahala eta, bereziki, originaltasuna dira beste edozeren gainetik nabarmendu beharreko ezaugarriak.

Emaitzei begira jarrita, berriz, ezohiko parekotasuna izan zen sailkapeneko lehen hiru taldeen artean. Sarak, Itsasuk eta Biarritzek puntuetan berdinduta amaitu zuten lehiaketa eta, ondorioz, tokan erabaki zen irabazlearen izena. Azkenean, etxeko taldeak lortu zuen lehen postua, Itsasuk bigarrena eta kostakoek hirugarrena, eta hiru horiek ordezkatuko dute Lapurdi uztailaren 1ean Berrizen jokatuko duten azken jaialdian.

Bat-batekoaren xarma

Aurrez izena emana zuten hamar taldeen zain pixka batean egon ostean, zazpi taldek ekin zioten ia bi orduz luzatu zen joko-sortari. Sara, Azkaine, Itsasu, Biarritz, Makea, Angelu eta Urruña izan ziren parte hartu zuten zazpi herriak. Egin beharreko lanak bost multzotan banatu zituzten: auzolana (lokotx-biltzea, esne ontzia garraiatzea, zaku-garraiatzea eta trontza), jasolana (harri-jasotzea, ingudea eta lasto-altxatzea), jaurtiketak (toka, boloak eta xiba), musa eta dantza, eta sokatira.

Giro ezin hobean igaro ziren joko horiek guztiak, baina festa hutsaz gain, marka nahiko onak ere ikusi ahal izan genituen proba batean baino gehiagotan. Harria jasotzen eta lastoa altxatzen oso trebe aritu ziren talde gehientsuenak, zerra luzearekin ere emaitza onak lortu zituzten bikoteek eta jaurtiketei dagokienez, ostera ere xiba izan zen probarik garrantzitsuena iaz bezalaxe.

Baina taldeen benetako sormen gaitasuna, lagunarteko giroa ikuskizun bilakatzeko ahalmena, topaketari amaiera eman zion bat-bateko proban ikusi genuen. Iazko bideari jarraituz, antolatzaileek emaitzak bildu eta sailkapenak prestatzen zituzten bitartean, herri bakoitzak erakustaldi inprobisatu bat eman behar izan zuen bertaratu ziren ikusleen gozamenerako.

Zintzo jokatuz gero, denek beharko lukete beren txokoa orri honetan, baina lekuak hala behartuta hiru talderen erakustaldiak aipatuko ditugu soilik, benetan esanguratsuak izan zirelako.

Itsasuko taldeak Peio Ducassou jarri zuen bertsotan eta kirolari zein gainerako ikus-entzuleek majo gozatu zuten haren irteerekin. Angelukoek beste burutaziorik ez eta gorputzak lurrean etzan eta luzatuz «Angelu» idatzi zuten Sarako plazan. Beste munduko ezer ez zen izango, baina behingoagatik «Anglet» baztertu eta herriaren euskal izena erabiltzea eskertzen da. Eta Urruñako neska-mutilek, azkenik, antzerki bitxi bat egin zuten eta hala, organ edo gurdi-proban marka berria ezarri zuten. Afarira joan aurretik giroa berotzeko proba bikaina izan zen eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festaren hasiera.



Nafarroa eta Gipuzkoakoak asteburuan
Atsedenerako betarik gabe, asteburu honetan jokatuko dituzte Nafarroako eta Gipuzkoako topaketak. Larunbatean Altsasun bilduko dira Nafarroako ordezkariak eta igandean, berriz, Oiartzunen jokatuko dute Gipuzkoako kanporaketa. Bi hitzordu interesgarri dira, giro ezin hobea egoten baita bi herrialdeotan, eta Gipuzkoari dagokionez, orain arteko garaileak bertakoak izan dira. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El Estado boliviano se dispone a dar millones de hectáreas a los indígenas
Euskal Herria
Otegiren urtebeteko zigorra bete beharra, bertan behera
Iritzia
CiU y PNV aprecian la reforma fiscal del PSOE
Mundua
Transición y referéndum en Montenegro
Kirolak
El parlamento francés respalda el proyecto sobre la inmigración
Euskal Herria
Barrena: «No se puede esperar ni un día más para acabar con la ilegalización»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea