GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-25
Atxagaren euskal alfabetoaren testua antzeztuko du Heguyk larunbatean
Izturitze eta Otsozelaiako harpeetan «Zeinutik hizkuntzara» udaberriko programazioari bukaera emateko Txomin Heguyk Bernardo Atxagaren «Euskal kulturaren alfabetoa» testuan oinarritutako emanaldia aukeratu dute antolatzaileek. Aurkezpen zuzeneko antzezlan hori Atxagak duela hamarkada bat baino gehiago gaztelaniaz idatzitako testu baten frantsesezko bertsioa da. Heguyk testua irakurri eta kantatu egingo du, eta atzean imajina ezberdinak eta testuak agertuko dira.

DONAMARTIRI

«Izturitzeko Haizeak» Historiaurreko eta egungo txirulen interpretazioaren eta «Ahotsak Ilunpean» emanaldiaren ondoren, euskal kulturaren ikuspegi orokor bat eskaintzen duen testu baten antzezpenarekin bukatuko dira Izturitze eta Otsozelaiako harpeetan udaberri honetan egin diren emanaldi kulturalak. Larunbatean arratseko zazpietatik goiti Txomin Heguyk «Euskal kulturaren alfabetoa» aurkeztuko du.

Emanaldia aktorearen lan pertsonala da, duela urtebete bera partaide den Chimčres konpainiako egoitzan antzezteko prestatu zuen, eta asteburu honetan berriro eskainiko du harpeetan. Lan horrekin gure kulturaren ezagutza zabaldu nahi izan du. «Oso gauza garrantzitsuak aipatzen ditu testu horrek nire ustez, gure kulturaren atal nagusi batzuk aipatzen ditu era laburrean», azaldu zuen, eta, aldi berean, publiko zabalarentzat egina dagoela ere nabarmendu zuen: «Euskal kulturaz ezer gutxi dakien jendearentzat egina da, bai gure herrikoa, baita kanpokoa ere. Gaurko gazteentzat ere egina dagoela uste dut, askok esan didate ez zutela gure herria ongi ezagutzen, nire ustez, interesgarria da gaur egun testu hori berreskuratzea».

Atxagak alfabetoaren hizki bakoitzak euskal kulturaren atal berezi baten argitzeko boterea erakusten du idatzi horretan. «Testuaren atal nagusiak hartu ditut, alfabetoaren haria jarraitu dut, baina pixka bat laburtuta», erran zuen Heguyk larunbatean egingo duen emanaldia azaltzeko. Gai ezberdinak aipatzen dira testuan: «Euskara batuaren sorrera, artegintza, bertsolaritza, gure literaturaren sorrera, gure kantagintzaren sorrera... oso modu ludikoan aurkezten ditu Atxagak», erran zuen aktoreak.

«Jendeari transmisio zuzenaren bitartez ailegatzea izan da nire erronka, testua eskuetan izango dut, eta, aldi berean, irudi eta bideo batzuk baliatuko ditut. Testuak abestiak ere baditu, eta abestuko ditut». Aktore- ak kantari eta musikariaren lan txikiak ere eginen ditu; gitarrarekin testuan agertzen diren hiru kantuak abestuko ditu.

Kokalekuak, noski, garrantzia izanen du, hori baita harpeetako udaberriko egitarauak eskaintzen duen berezitasun nagusietako bat. Bertan aurkeztua izateko moldaketa batzuk eginak izanen dira. Honela azaldu zuen obraren protagonistak: «Ukan nuelarik harpeetan emateko proposamena asko poztu nintzen. Antolatzaileekin pentsatu genuen oso polita izanen zela han ematea. Erronka da duela urtebete egin nuen lanaren oinarriari eustea, baina, aldi berean, pixka bat moldatuko dugu espazio eder eta berezi horretara».

1994an Autrement argitaletxean agertu zen itzulpena baliatu du Heguyk obra prestatzeko, baina euskaraz egin daitekeela ere aipatu zuen: «Frantsesezko bertsioa izanen da larunbatean aurkeztuko dudana, agian egunen batez interesgarria litzateke horren euskarazko bertsioa egitea».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea