GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-25
LABen iritziz borondate politikoa behar da Osakidetzako arazoa konpontzeko
«Osakidetzaren arazoa ez da dirua falta dela, Lakuako Gobernuak duen osasun politika eta gastuen murrizketak gainditzeko borondate falta baizik». Horixe adierazi zuten atzo LABeko ordezkariek Osakidetzako Zuzendaritzarekin izan zuten bileraren ondoren. Gainera, beren eskaintzetan «atzera» egin duela salatu zuten.

GASTEIZ

«Negoziazioa luzea eta gogorra izango da, osasun gastuak aurrekontuen mugak dituelako eta adminsitrazioak ez dutelako borondate politikorik arazo hau konpontzeko», azaldu zuen atzo Mati Iturralde LABeko Administrazioko arduradunak.

«Ez da diru arazoa, politika arazoa baizik, nahiz eta negoziazioetan ez jarraitzeko Osakidetzak diru faltaren aitzakia erabili», esan zuen.

Bestalde, LABek aurtengo negoziazioaren egoera gaitzetsi arren, iaz adostutako Lanpostuen Eskaintza Publikoaren (LPE) balioa nabarmendu zuen. «Iaz sinatu genuen LPEren alde gaude. Osakidetzak lanpostuen kopurua 4.000 baino gehiagora igotzeko eta LPE abuztua baino lehen egiteko konpromisoa hartu du», gaineratu zuten.

Sindikatuaren arabera, negoziazioa ezin da atzokoa bezalako bileretan egin, sektoreko mahaian baizik, eta, haren iritziz, Osakidetzak bere eskaintzetan atzera egin du. «Medikuen garapen profesionala hobetzeko eta beren soldata %15 igotzeko prest baino ez dago», esan eta langile guztien baldintzak hobetzeko eskatu zuten.

Azkenik, joan den ostiraleko greba deialdiak erantzun positiboa izan zuela esan zuen Iturraldek, baina gutxiengo zerbitzuen erabilera salatu zuen. Negoziazioetan sindikatuen batasuna ere eskatu zuen LABek.

Bere aldetik, Osakidetza negoziatzeko prest dagoela uste du UGTk, eta atzo sindikatu horrek egindako bileran Zuzendaritzak LPEren epeak betetzeko konpromisoa gogorarazi zuen. Haren ustez, langileen kopuruaren zabaltzeak iaz sinatutako konpromisoa beteko du, «gaur egungo beharrak betetzeko nahikoa izan ez arren».

Horregatik, Lehen Arretan langileen kopurua handitzeko ikerketa bukatzeko eskatu zuen, lanpostu horiek LPEn ere sartzeko. Halaber, lan gehiago duten zerbitzuen ikerketa egin behar dela esan zuen.

Bere aldetik, PSEk Lakuako Gobernuak osasun arloan BPGren puntu bat gehiago gasta dezala eskatu zuen, 500 milioi inguru gehiago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea