GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-25
Emakumeen eskubideen alde borroka egitera dei egin du BFk

BILBO

Datorren igandean ospatuko den Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna dela-eta, Bilgune Feministak «instituzioei, eragile sozial eta politikoei euskal emakumeen osasun egoeraren ikuspegi orokorra eta integrala» izateko eta «horren araberako neurriak martxan jartzeko konpormiso erreala» abian jar dezatela eskatu du.

Plataforma horrek zera adierazi du: «Nahiz eta XXI. mendean egon, makina bat arrazoi ditugu oraindik ere emakumeok jasaten ditugun eskubide urraketen inguruan mintzatzeko». Ohar batean aipatzen duenez, emakumea oraindik ere «subjektu aktibo» kontsideratu beharrean, «subjektu pasibo eta ugalketaren funtzio betetzaile gisa» ikusten da. «Emakumeoi gure gorputzaren gainean erabakitzeko dugun eskubidea ukatzen zaigu. Oraindik ere abortu libre eta doakoaren eskaerak ez ditu bere fruituak eman», salatu dute.

Gizonezkoengan soilik oinarritzen den «eredu bakar bat» dagoela ziurtatu du plataformak, eta hori amaitzeko, «sexu hezkuntza egoki bat bideratzea» beharrezkoa dela, «bai emakumeentzat, baita herritar ororentzat ere».

«Eredu maskulinoa»

Euskal Herrian indarrean dauden osasun zerbitzuei dagokienean ere, Bilgune Feministak honakoa salatu du: «Horiek ez dira emakumeon beharretara inondik inora egokitzen». Haien esanetan, «eredu eta gorputz maskulinoa» baitute ardatz.

Nafarroan aborturako eskubidea ukatua izatea, herri askotako zerbitzu ginekologikoak urriak izatea, eta emakume presoen «baldintza kaskarrak» salatu ostean, emakumeen «eskubideak direnen alde lanean jarraitzera» dei egin zuen Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Gutunaren eztabaidan parte hartuz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea